Gerrako oroitzapenak I
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-027-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamar urte zituen gerra etorri zenean. Orduko oroitzapenak. Sirenak jotzean, bodegara jaisten ziren. Etxean ez zuten zoritxarrik izan, baina gauza txar asko entzun zituen. Osaba bat izan zuten Hendaian, zinegotzi nazionalista zelako.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 06a
- Iraupena: 0:02:56
- Erref: DON-027/037
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Eta, gerra etorri zanian, zu txikiya ziñan...
- Bai, hamar urte, hamar urte.
- Baiña, gogoratzen dezu zerbait, badezu...
- Bai, "por ejemplo", gogoratzen naiz, sirena jotzen zuenian, ba jeixten giñala denak bodega. "Abioiak badatoztela, abioiak badatoztela!" ta, geo Kanarias sartu dala bonbardeatzea, hor Paseo Berrin atzean, edo barkua, Kanarias, deitzen zan ta. Denak bodega, ta han eoten giñan, pues, gu ez giñan asko kontuatzen baiño, bueno, hantxe bodegan. Ta berriz'e sirena jotzen zuenian, ba ya "pasa da, pasa da" ta hola. Ta gauza oain, entzunak bai gauza asko, era batekuak eta bestekuak, entzunak bai. Gauzak asko entzuten zian, baiño ez diozu ematen, umetan, benetan zuen garrantziya. Gero, ez da berdiña, etxean zerbait pasa bazaizu, edo entzuten badezu, ez da berdiña. Ta guk suertea hortan izan genun, etxean ez genun izan, zea, gurasoak eta hori ez genun izan. Etxe askotan gurasoak falta izan zian, eaman zittuelako, edo gerrara jun ta han geldittu zialako. Guk hortan izan genun...
- Ihesi jende asko jun zan, Donostiatik kanpora, ezta?
- Bai, guk osaba bat euki genun Hendaian, baiño, bakarrik esaten zuenez, gerra hasi zanean, aiuntamentuko kontzejala zala, ta nazionalista nola zan ba, jun baiño, hola persekuzioa esateko... Ta geroztik ikusi dittugun gauzak eta garai hartan ikusi zian, nik baditut lagunak eta, aita, etxea etorri billa "¿Fulano de tal?", hartu ta eaman ta kitto. Ta klaro hori gertatzen bazaizu etxean, pues "a ver", nahiz umea izan, ta umea baldin bazea oaindi gehio. Guk etxean, hori, suerte hori izan genun, ez zitzaigun tokatu. Baiño inseguridade sensazio hori bai, korrika "de repente" kalean jendea. Eta "Zer da?", bai, pistoleruak etorri ziala ta, batek tiroa ta bestek eskiñan ta, inseguridade haundiya, o akaso umea ziñala ta ikaratu egiten ziñala. Baiño, ez, ez, etxean entzuten zenittun gauzakin ez zan ume kontua bakarrik.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!