Maria Lourdes Lasarte Dorronsoro
Donostia (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Parte Zaharrekoa, Portu kalean bizi izan zen 22 urterekin Lekeitiora ezkondu zen arte. Gurasoek Flores izeneko taberna-jatetxea zuten hantxe bertan. Ama Lazkaokoa zen, baina oso umetatik bizi zen Donostian; Casa Nicolasan ibili zen lanean, eta sukaldari ona zen. Aita Flores baserrian jaio zen; hark ere bazekien sukaldean, Parisen ikasi zuelako. Maria Lourdes San Bartolomera joan zen eskolara, mojetara. Erdaraz ikasten zuten, baina ba omen zegoen moja bat eskola orduetatik kanpo euskara erakusten zuena. Ahizpa bakarra du, bederatzi urte gazteagoa, baina etxean jende gehiago ere bizi zen: jatetxean lan egiten zuten neskak eta bi lehengusu. Koadrilan ibiltzen ziren gaztetan; futbola, zinema eta estropadak gustatzen zitzaizkien. Lekeition zazpi seme-alaba izan zituen; umeak txikiak zirela –gazte alargundu zen Donostiara bueltatu zen bizitzera, Parte Zaharrera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-027 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute