Donostia (Gipuzkoa)

Lehen bidaia handia, Bartzelonara

Lehen bidaia handia, Bartzelonara <p>Donostiatik ez ziren oso urruti joaten: Lasartera, Andoainera... Behin Bartzelonara joan zen izebarekin, dendarako telak erostera, trenean. Gurasoak Bilbora joan ziren ezkon-bidaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-027-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostiatik ez ziren oso urruti joaten: Lasartera, Andoainera... Behin Bartzelonara joan zen izebarekin, dendarako telak erostera, trenean. Gurasoak Bilbora joan ziren ezkon-bidaian.

Transkripzioa

- Zuek, Donostiatik irteten ziñaten?
- Ni, ordun atera nintzan, orduntxe, atera nintzan, bai.
- Orduntxe, eta inguruko herrietara ere zer, ezertara?
- Bueno, Lasarteaiño ta Hernaniraiño, ta hemen inguruan bai, baiño hemen etxen. Bartzelonara izebakin, jun nintzan, bai, eta zan gaiñea, esan dizut bi ahizpak zutela, denda, tela-denda. Bueno, uniformeak eta zittuztela. Eta ordun, ez zeon erosteik hemen telarik, eta hola Bartzelonan egiten zittuzten. Eta izeba jun zan, erosketak, bea, oso garbosa eta fuertea zan gure izeba, eta beakin biaje bat ein nun, bea Bartzelona jun zan telak eta erostea ta beakin in nun biaje hori. Beai lagundu, jun-etorria.
- Gauza haundiya izango zan, ez, biaje hori?
- "Hombre", bai, pues bai, bai. Neretzako izan zan oso...
- Trenian jun ziñaten?
- Bai, trenen. Trenen jun, ta han bere erosketak egin, fabriketa ta juten zan, hua oso "decidida" ta zan izeba. Ta fabriketa ta juten zan bea, ta gizonezkuakin ta hola, zeatzen zun, "de tú a tú" esaten dan bezela. Hori da lehenbiziko biajea, lehenbiziko biaje, irteera hori izan zan. Baiño beida, hor ere ze aldaketa izan zan. Gu ordutik honea ai gea esaten, e? Baiño "por ejemplo" nere gurasoak ezkondu ta biajea in emen zuten Bilbora. Pues beida, ta zeuden hoiek "pues eso" ezkon biajea Bilbora.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia