Asteasu (Gipuzkoa)

Ezkondu, behin eta betiko

Ezkondu, behin eta betiko <p>Arreorik ez zuen eraman berak, pobrea zen eta. Senar-emazteak beti ondo eramatea zaila dela dio. Lehen ez ziren apartatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AST-001-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arreorik ez zuen eraman berak, pobrea zen eta. Senar-emazteak beti ondo eramatea zaila dela dio. Lehen ez ziren apartatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai haitan, arreua ta izaten zan? Zuk [eman al zendun arreua]?
- Nik ez nun eman, ni pobria nitzan ta, nik ez nun ezer eaman. Ta bestia´re halaxe zan, pobria, ta gendunakin hasi giñan.
- Larraulea ezkondu ziñan.
- Bai, bai.
- Ta ordun zu´re bildurrik gabe ezkondu ziñan.
- Bai, bai, bai. Esan dizut ba, ez dakizu ze ateako zean. Uain bildurtuko nitzake e, uan, ze ateako ote dan. Ta batzuiri aitzen diet: “Ni betiako ezkondu naiz”. Hoi, hoi alper-alperrik esatia da, “betiako ezkonduko naiz” hoi, nik uste det ezetz. Eo andria ez bada o gizona, batebat ateatzen da /ateatzea/ erdipurdikua. Ta balin baittuzu hogei urte eo hogeita seikin ezkontzen zea hoitamarrekin, eta luzia balin bada bizitza... oso ondo balin badia, oso ondo moldatzen badia bai, baiño gaiñantzian…
- Baiño uain bado apartatzia ta ez do hola gaizki ikusiya, baiño garai haitan... bazeon... zuk ezautu zendun batenbat, hola, parejan bat, matrimonion bat, apartatu zana?
- Ez, ez, ordun ez. Hoik modernuak dia ta eskerrak. Bestela han eon zaittez bizitza guzin aguantatzen. Igual da andria, ta igual da gizona. Alde in ta kitto, noabaitte. Nei hala iruitzen zait, e!

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia