Donostia (Gipuzkoa)

Doktrina ikasten bikarioarekin

Doktrina ikasten bikarioarekin Bikarioak sokarekin jotzen zion doktrina ez zekienari. Ikasteko erraztasuna zuen berak. Bikarioa Don Felix Amiano zen. Sermoia ere erdaraz egiten zuen. Meza latinez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bikarioak sokarekin jotzen zion doktrina ez zekienari. Ikasteko erraztasuna zuen berak. Bikarioa Don Felix Amiano zen. Sermoia ere erdaraz egiten zuen. Meza latinez.

Transkripzioa

-Doktriña bikariyuak erakusten zun?
-Bikaiyuak hartu iten zigun dotrina. Ikasi… klao, eskolan´e hartu iten zigun. Ikasi in bihar gendun ba etxian, geok geren era ikasi behar genun. Eta bikaiyuana juten giñan, komuniyua in baiño leno juten giñan, ta genun bikaiyo bat, bueno… Ateatzen zan hola, kordoiya hola jarriyakin. Gerrin ibiltzen duten kordoiya bi doblan hola, bixkarrea hola botiakin ateatzen zan. Etortzen zan ta… ordun giñan ez dakit hamahiru mutil ta hamaika neska… eo alrebes? Behintzat hola giñan. Eta harek galdera in doktrinana eta ez balzenekin, dda! Zeakin jotzen zizun, soka harekin jotzen zizun. Ta hola ta zean… mutilletan libratu zan bate jo be bat bakarrik. Behin´e jo gabe. Ta nesketan bat bakarrik jo zun.
-Bat bakarrik jo zun?
-Bai, bat bakarrik jo zun, nesketan bat bakarrik jo zun.
-Eta ez ziñan zu izan...
-Ez, ez, ez. Ez da nik esateatik, baiño ikasten zea izandu deu… erreztasuna izan izandu deu. Zea, bai. Gaiñea, senide danak izan izandu deu. Ta doktrina, berriz, joe gue amakin, ikasi beharko! Ez zigun jo, ta kastigatu ta ez zigun iten, e, baiño doktrina ikasi bai. Baiño errex ikasi izandu genun, erreztasuna bagendun senide danak´e bai. Erreztasuna bagendun hola… gauzak ikasteko.
-Eta bikariyuak nola zun izena?
-Don Felix. Don Felix Amiano zun izena.
-Eta karlista zan.
-Ez dakit nungotarra zan, baiño gogorra zala bai, eta euskaldunen oso faboritua´re ez. Egun batian hor basarriko aitton batek… klaro, meza nausira etorri eta sermoiya´e erderaz iten zun ordun, sermoiya´re erderaz iten zun harek. Eta hor basarriko aitton bat, ta harek esan… egun batian esan omen ziyon /omentziyon/ aber zeatik iten zun sermoiya erderaz. Eske ez zuela entenitzen ezer. A, eta leno´re nehiko sermoiya aitua izango zala behintat, eta ez zula inportik esan omen ziyon.
-Eta aurretik latiñez ere ematen zan meza, ez?
-Bai. Ordun latiñez ematen zan, baiña sermoiya erderaz.
-Orduan, entenditu, ezer ez!
-Ezer. Ez bat eta ez bestia aittonak. Guk erderaz bueno, sermoiya zetu bai, zeatik erderaz ikasi genun ta /da/.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia