Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko otoitzak eta bedeinkazioak

Etxeko otoitzak eta bedeinkazioak <p>Etxean arrosarioa egunero. Gurutzea ogiari. Ur bedeinkatua. Erramua. Auzoko jendea geratzen zen hildakoa zaintzen. Bizkarrean eramaten zuten hilkutxa. Elizara beltzez joaten ziren. Hiru emakumek mantila eramaten zuten. Argizaiola hilberriarentzat, urte guztian. Etxe bakoitzak bere tokia elizan. Lutoaren iraupena. Apaiza gaixoei elizakoa ematera joaten zenenean, jendea belauniko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean arrosarioa egunero. Gurutzea ogiari. Ur bedeinkatua. Erramua. Auzoko jendea geratzen zen hildakoa zaintzen. Bizkarrean eramaten zuten hilkutxa. Elizara beltzez joaten ziren. Hiru emakumek mantila eramaten zuten. Argizaiola hilberriarentzat, urte guztian. Etxe bakoitzak bere tokia elizan. Lutoaren iraupena. Apaiza gaixoei elizakoa ematera joaten zenenean, jendea belauniko.

Transkripzioa

-Eta zuek etxian errezatuko zenuten, errosariyoa eta…
-Bai, bai, gue amak hemen, gure [...] izaten zan egunero.
-Eta bazkaldu aurretik eta...
-Bai, errezua.
-Aita Guria ta hola?
-Aita Guria.
-Eta ogiya... gurutzia iten zeniyoten ogiari?
-Aurrena ebakitzen hasteako bai, eta lurrea eroitzen baldin bazan puska bat edo, hartu eta muxu eman’e bai. Bai.
-Eta ur bedeinkatua-ta eukitzen zenuten etxian?
-Bai, bai. Oain´e bakat, e!
-Eta zertarako erabiltzen zenuten?
-Bueno, ba… difuntun bat zetzen baldin bazan, o zeian, ba ordun zetzen zan, baso batian jarri ur bedeinkatua eta erramu axka batekin, eta etortzen zan jendia ikustera, gorputza ikustera, ta harekin zea botatzen zan ta. Geo Aita Guria errezatu. Ohitura hola zan.
-Eta hildako bat zegonian etxian, gero gauian ere norbait geratzen zan zaintzen, ezta?
-Bai, jendia izaten zan, auzuak-eta izaten zian. Bai, orduan bai, orduan auzoko jendia. Klaro, ez zan oain bezela, tanatoyota ta ez zan eamaten ta. Ordun nola etxian izaten zan dana...
-Eta gero nola eramaten zan…
-Bizkarrez.
-Bizkarrez?
-Bai.
-Eta familiko jendiak eramaten zun?
-Bai, jeneralian familikoak.
-Eta atzetik juten zan norbait?
-Jendia barra-barra, entierrora zihoan jendia dana.
-Eta familikoak jantzita ta, normal ala kapekin, beltzez?
-Beltzez, beltzez, beltzez. Ta geo elizara juteko; hoi bai, elizan sartzeko beltzez juten zan ta famili alderatuenakin... gu, gure gurasuak hil zianian, gu hiru ahizpak jun giñan. Hiru izaten zian jun biharrak, eta gu hiru ahizpak jun giñan. Elizak beak jartzen zitun, zeak, este, mantilla haundi batzuk. Eta hua e bizkarretik hartuta jun bihar izaten zan.
-Eta gero hemen elizan argizaiyolarik edo erabiltzen zenuten?
-Bai, zean, santu guztitan ta bai. Urte guztin, hilberriya baldin bazan urte guztin. Lurrian jartzen zan holako trapu beltz bat. Geo papel txuriya, eta geo bi kandelero bi kandelakin. Eta urte guztiyan hua eukitzen zan hala. Eta klaro, kandelak zetu ahala, erre ahala ba berriyak eaman, ta trapua garbittu ta... baiño elizan beti hola harri zea batzuk zian, eta bakoitzak bere harriya, bere tokiya zekan.
-Bere sepultura edo?
-Bere tokiya zun han.
-Eta aulkiya, belauniko jartzeko aulkiya ta…
-Lekua izaten zan. Zea hua han, harriya, ta harri hartan bertan izaten zan belauniko jartzeko batentzat tokiya.
-Eta ogirik edo eramaten zan urtian sasoin baten?
-Ez. Hola zeik ez, hemen ez. Lekuak esaten dute batzuk baziela, baiño hemen ez.
-Eta beltzez jantzita, zenbat denbora pasa behar izaten zan?
-Bueno, ba hola gurasoa baldin bazan ba urte ta erdi gutxiñian beltzez, eta gero beste urte erdi bat ba txuriyakin pixka bat nahastuta eo... eo grisa o hola, nahastuta, baiño bi urte biñipin bai.
-Eta norbait oso gaixo zeonian eta apaiza etxera juten zan, ez, komuniyua eramatera.
-Bai. Elizakuak esaten zan.
-Elizakuak? Eta kanpanilla edo txiliña edo jotzen zun?
-Bai, kanpanillakin zea, monagillua.
-Bidian?
-Kanpanilla zea, juez, hala juten zan, bai. Eta birian zertzen zan jendia, jende gutxi izaten zen zan, ez oaiñ aiña, baiña behintzat jendia dana hua pasa arte belauniko jartzen zan lurrian, e.
-Hantxe bertan, edozein lekutan?
-Bertan, haik pasa arte. Bai, bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia