Donostia (Gipuzkoa)

Jaiotza eta bataioa

Jaiotza eta bataioa <p>Jaiotza. Ama emagin lanetan ibiltzen zen, eta norbait hiltzean ere laguntzen zuen. Jaiotzetan ere deitzen zioten. Bataioa, segituan. Elizan sartzea. Ategorrietako amaetxean dilistak eman zizkioten jateko, eta harrituta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaiotza. Ama emagin lanetan ibiltzen zen, eta norbait hiltzean ere laguntzen zuen. Jaiotzetan ere deitzen zioten. Bataioa, segituan. Elizan sartzea. Ategorrietako amaetxean dilistak eman zizkioten jateko, eta harrituta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jaio, berriz, umiak etxian jaiotzen zian.
-Bai, etxian, bai.
-Eta komadronarik-ero bazeon? Nola…?
-Bai, jeneralian zea, o lenuotik gue ama asko ibiltzen zan hola. Ne ama asko ibiltzen zan hola, bai jaiotzetan ta bai heriotzetan. Han auzoko… hor auzoko jendia zeian, ba beti askok deitzen ziyon gue amai. Ta ordun o bate bat oso geizki zeonian o zeian errosaiyua errezatzea… ta hola. Ta jaiotzeko zeian´e bai, jaiotzeko zeian´e ba askok deitzen ziyon, gue amai.
-Ze juten zan, laguntzera?
-Bai. Gue ama asko juten zan hola, asko ibiltzen zan auzuan.
-Umia jaiotzeko nola laguntzen zan? Ura berotu eta...
-A, hoi ez dakit, zeatikan hoi ez dakit. Gue ama juten zala bai, baiña hoi ez dakit nik. Ez, zeatik ya guk nola… ya gue denboan ya zean izandu giñan.
-Ta umia jaio, ta bataiatu ze iten zan, handik oso denbora gutxira, ez?
-A, ahal bazan hurrungo egunian.
-Eta zergatik ba hain azkar?
-Ohitura.
-Ohitura?
-Ohitura.
-Ez zan egoten beldurra hil ezkero linbora jungo zala edo holako…
-Bai ba, holako zeak izaten zian ta /da/. Baiño bai, ordun aguro bataiatzen zian.
-Orduan ama ez zan jungo bataiora.
-Eeeez, ez. Ez zun… ez zun juteik izaten. Geo, zeatu behar zunian, aurreneko jun bihar zunian eliza, bikaiyuai deitu bihar zitzaiyon. Eta harek zean, elizako atian zetuatzen zizun barrena sartzeko eliza, permisua ematen zizun.
-A, bai? Eta ze errezo…
-Aber ze pekatu izango zan haurra izatia! Baiña haurrakin jun eta bikaiyuai abisatu, eta harek errezo zea bat in, ta ordun eliza sartzeko permisua. Bestela ez zan permisoik!
-Eta aurretik, etxetik ezin irten ala bai?
-Bai, etxetik atea bai, baiño gutxi, e! Ez pentsatu, ez zuten...
-Eta haurra izan eta gero, ondo jartzeko-ta, ze... iten zan, jaten zan zerbait bereziya edo?
-Nik ez nun hola zetu izandu, nik neonek ez nun hola bereziya zetu izandu. Nei zea, maternalian zean izandu nun, bi zaharrenak, honen ama eta beste alaba… Maternala hor Ategorrietan zan, oain… Geo 18 de Julion zan, eta oain zaharren etxia uste det dola jarriya. Eta han ta... nik esan nun hola… esto… bai, lentejak eman xixkiatela jateko, lentejak eman xixkiatela ta: “Jesus, noski!”. Horren ama behintzat: “Noski, haurra izan berriya eta lentejak noski, jateko!”. Zeian ta oillua o ez dakit ze ekarri zun beak, eta grasa… harek zun grasa ta…
-Orduan oillo salda edo…
-Hoi ba, hoi ba. Oillo salda.
-Indarra emateko.
-Holako zeak, holako zeak esaten zittuzten, eta horreatik harrittu, lentejak eman xixkiatelako.
-Emakumiantzat oillo salda eta oillua gizonantzat, ez?
-Igual bai!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia