Donostia (Gipuzkoa)

Umetan, pilotan jokatzen gustura

Umetan, pilotan jokatzen gustura Umetako jolasak. Pilotan jokatzen zuen, palan. Sokasaltoan kantu denak erdaraz. Eskolan, bandera igotzen zuten, eta "Viva España" kantatuz. Tabak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak. Pilotan jokatzen zuen, palan. Sokasaltoan kantu denak erdaraz. Eskolan, bandera igotzen zuten, eta "Viva España" kantatuz. Tabak.

Transkripzioa

-Eta, e, eskola… lehen esan dezu eskolan bi tokitan ibili ziñatela, eta zuen jolasak-eta zeintzuk ziran?
-A, nei beti gustatu izandu zitzaiten, ta oaiñ´e bai gustatzen zait… Osabak zea... osaba soltero hoitakuak ia ekarri […]. Ta pala, pelotako pala, ta pelota ta klaro, zea gendunian, rekreua esaten gendun, hamaiketatik hamaika ta erditara izaten genun, eguartian. Eta ordun ba pelota plaza bertan, zeatik oaingo tokin ez zan, hemen zan pelota plaza. Eta pelota plazara etorri, eta pelotan.
-Pelotan?
-Gehiyo ere bazian neskak gustatzen zizaitenak, eta pelotan.
-Orduan neskak batera…
-Ta geo zean… bestela, neguan saltosokan. Sokan.
-Eta ze abesti edo ze kantatzen zenuten sokasaltuan?
-Dana erderaz, e!
-Dana erderaz?
-Dana erderaz. Oain ez naiz goatzen sokasaltokua. Zean bai, eskola juten giñanian, bai neskak eta bai mutillak, biyak hor beatzitan, izaten genun bandera iyotzia, bandera espaiñola, klaro. Bandera iyotzia. Eta hua iyoez, hoi bai: “Viva España” kantatu bihar izaten genun, aber ba. Bai.
-“Cara al sol” eta holakuak?
-“Cara al sol” ez naiz goatzen, baiño “Viva España” bai.
-Hori egunero-egunero?
-Eunero.
-Ondo ikasiko zenuten, orduan.
-Bai, bai, bai. Biharko! Biharko ikasi!
-Eta kaniketan-eta jolasten zenuten?
-Ez, kaniketako...
-Hori mutillak gehiyo?
-Bai, mutillak gehiyo... ta hola anayakin etxian zeoze, baiño ez... kaniketan ez nun... pelotan ibiltzen giñan.
-Eta e... tabekin?
-Tabakin, bai. Tabakin ibiltzen giñan.
-Ta hori nola zan?
-Ba tabak zian zeenak, arkume, arkume hexurrak zian tabak, eta ba... Nones, ta pones ta... ez naiz goatuko oain. Eta pelota gora botiaz haik moitu in behar zenittun. Moitu, ta ez bazenun ondo moitzen, txanda bestientzat.
-Orduan txandaka jolasten zan...
-Bai, txandan, hua txandan jolasteko zan.
-Eta e, zer zeukan, alde bakoitzak izen bat?
-Bai, bai. Horreatik, [...] eta bestia pones ta... bestiakin ez naiz goatzen. Lau izen. Klaro, lau zeetan jartzen zan ta, lau formetan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia