Orozko (Bizkaia)

Hurrengo maistra Ibarratik Gallartura egunero oinez

Hurrengo maistra Ibarratik Gallartura egunero oinez <p>Maistraren eta senarraren izenak. Ibarraraino (Orozkoko beste auzo bat) lagundu zieten gurasoek gauzak eroaten, alde egin zutenean, pena handia hartu zutelako. Gero Ibarratik etortzen zen oinez beste maistra bat Gallartura. Isabel Larrakoetxea, izena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maistraren eta senarraren izenak. Ibarraraino (Orozkoko beste auzo bat) lagundu zieten gurasoek gauzak eroaten, alde egin zutenean, pena handia hartu zutelako. Gero Ibarratik etortzen zen oinez beste maistra bat Gallartura. Isabel Larrakoetxea, izena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta goguen daukezu izena, maistrien izena?
- Engrazia, izin behar auen.
- Engrazia?
- Ta gizona Justo.
- Justo, kontxo. Ta nundik etorri zien?
- Nik ez dakit, ordun umia nintzen-ta. Horrek gero, ni akordetan naz, ba joan ziran ta eroan orien gurdi beten eroan orizan, gurdi beten eroan orizan ba, ez dakit, hor ze ohi-edo ze eukingo orien. Ta gurian ama ta danak lagundu otsien berreraiño, Iberreraiño. Pene emon otsien martxeteagatik- eta.
- Ta burdixen fan zien?
- Gurdiegaz joan ziran Iberrera. Ze itxuria Iberrera, ordun ez eguan ba kamiñoa. Kamiñoa ez egoan. Ta ordun, idiekaz eroan orien. Ba muebleren batzuk edo eukien arroparen batzuk. Ta eroan orien Iberrera. Ta martxau orien. Don Justo, ai! Don Justo.
- Kontxo. Eta horrek fan zienien, ze etorri zan beste maistra bat?
- Gero bai. Iberrekoa zan. Iberrean ein zen maistra, maistra ein zen. Ta ha joaten zan egun guztitan oiñez zerara, Gallarture; ta Gallartutik joaten zan, etzera gero.
- Ta Ibarra hori zer zan, Orozkoko beste auzo bat?
- Bai. Esate baterako, hemetik Villarrealera lez, hemetik Villarrealera lez, hemen eskolea, ezta? Villarrealera, lez. Ta, Villarraldik egun guztitan, hona eskolia emoten.
- Etorten zan oiñez?
- Oiñez joaten zan. Ta etzera joaten zan oiñez. Ta jaten auen /jataun/… eskoleak eukin auen suetea. Ta han, eingo auen bazkarie edo eiten auen. Eskoleari ein otsien suetea. Han imini otsien txapea, ta han ingo auen jatekoa.
- Oseake, bertan bazkaixe ta bertan preparatzen zien?
- Berak eiten auen maistreak. Ta maistrea zan Iberrekoa. Esate baterako, zerekoa, Villarrealgoa lez.
- Eta horrek maistrok, bigarren maistra horren izena be, goguen daukazu?
- Isabel.
- Isabel?
- Bai, ze, zan nire gizonen edadekoa. Isabel. Horrek, ziren Larrakoetxeas.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia