Orozko

Orozko Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerria da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa eta lurralde historiko osoan bigarren handiena da azalerari dagokionez, Karrantza ondoren. Arrazoi geografikoak direla medio, hala ere, Arabako Aiaraldea eskualdearekin hartu-eman handia du, eta batzuetan eskualde horren parte gisa hartzen da. Udalerri hauek ditu mugakide: Iparraldean, Arakaldo, Arrankudiaga, Zeberio eta Artea; ekialdean: Areatza eta Zeanuri; mendebaldean: Laudio, Aiara eta Amurrio (Araba); eta hegoaldean, Amurrio eta Zuia (Araba). Auzo eta elizate asko dituen herria da, hona hemen garrantzitsuenak: Albizua, Bengoetxea, Beratza, Gallartu, Goikiria, Ibarra, Jauregi, Katadio, Mantzarbeiti, Murueta, Olarte, San Martin, Urigoiti, Urrexola, Zaloa eta Zubiaur (udaletxea). Bertoko jarduera ekonomikoa lehen sektorean biltzen da. Batez ere abeltzaintza intentsiboa, ukuiluratua eta haragi ekoizlea aurki dezakegu, basoen ustiapenarekin batera.

  • Hizlariak: 18
  • Zintak: 25
  • Pasarteak: 57
  • Transkribatutakoak: 17
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 57

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia