Orozko (Bizkaia)

Uniforme beltza eta amantal zuria, neskame jantzia

Uniforme beltza eta amantal zuria, neskame jantzia <p>19 urtera arte egon zen neskame Laudion. Urte bi egin zituen. Hilean 40 pezeta kobratzen zuen; jantzi eta oinetakoak bere kontura. Ez zitzaion ezer geratzen. Uniforme beltza amantal zuriaz erabiltzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

19 urtera arte egon zen neskame Laudion. Urte bi egin zituen. Hilean 40 pezeta kobratzen zuen; jantzi eta oinetakoak bere kontura. Ez zitzaion ezer geratzen. Uniforme beltza amantal zuriaz erabiltzen zuen.

Transkripzioa

- Eta hor Laudion zenbat denbora pasau zen?
- Ba nik… hemeretzi urteraarte.
- Eta zenbat urtekin fan ziñan hara?
- Nik ez dakit zenbet urtegaz joango nintzen.
- Alaba: Hemeretzi urterekin ezkondu zan. Ez dakit zenbat urte.
- Zenbat, zenbat urte eingo zittun Laudion?
- Urte bi, pentsetan dot.
- Urte bi?
- Urte bi. Urte bi, pentsetan dot.
- Eta diruik pagaitten otsuein-edo?
- Bai. Ba, berrogei pezeta.
- Hillian, berrogei pezeta?
- Bai. Ta, gero zapatillak erosi bihar, erropea erosi bihar-ta.
- Ta jantzi, jantzi, ez otsuen eitten? Oseake, erropak, erropak zere kontu?
- Neure kontu. Unikamente emoten ostiena zan uniformea. Uniforma baltza, kuello zuriegaz. Ta ba amentala zurie. Ta hagaz, eroan behar nontsien jaten. Ordun hagaz eroten zontsien bazkaiten. Ta errekaduik eiten bere? Hagaz jantziegaz ta amental zuriegaz.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia