Alejandra Ganzabal Lazkano
Orozko (Bizkaia) (1923)
Biografia
Orozkoko Gallartu auzoan jaio zen. Ama zuen bertakoa, eta aita Urigoitikoa. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Sei urtetik hamarrera auzoko eskolan ikasi zuen. Laudiora joan zen neskame erdara ikastera. Gasteizen ere neskame jardun zuen, harik eta 19 urterekin Orozkoko Ibarra auzoko Legorburu baserriko Pedro Etxebarriarekin ezkondu zen arte. Legorburun izan zituzten lehen hiru seme-alabak. Senarrak Extremaduratik ekarritako txerrikumeak hazten zituen, basoan haritz ezkurretan larreratuz, eta Orozkoko basoak txiki geratu zitzaizkienean, Gorbeiara eraman zituen txerrikumok. Orduan joan ziren Zigoitiako Zubibarri baserrira bizi izatera, etxean zituzten hogei behirekin batera. Hemen beste zazpi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORO-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute