Orozko (Bizkaia)

Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi

Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi <p>Gerra-hegazkinak etortzen hasi zirenean, haitz baten azpira joaten ziren ezkutatzera, Ernu esaten zitzaion lekura. Auzoko ia ume guztiak Frantziara joan ziren ihesi. Baina Aitak esan zuen Alejandra ez zela etxetik irtengo, hil behar bazuen han hilko zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra-hegazkinak etortzen hasi zirenean, haitz baten azpira joaten ziren ezkutatzera, Ernu esaten zitzaion lekura. Auzoko ia ume guztiak Frantziara joan ziren ihesi. Baina Aitak esan zuen Alejandra ez zela etxetik irtengo, hil behar bazuen han hilko zela.

Transkripzioa

- Bai. Eta zu gerria hasi zanian, nun egon zintzan, Orozkon? Akordaitten zara, zelan hasi zan gerria?
- Ni akordetan naz ni umia nintzen. Ta ni akordetan naz, aeroplanoak datozela-ta joaten gintzen, hatxa, hatxa egoan, hatxa ba, egoan hurrean. Ta ba, hatxen ondora. Han, han, ez doskuela aeroplanoak joko-ta, hara joaten gintzen..
- Aeroplanoan zaratie entzun ta “ra” hatxan ostera zuek.
- Hara, haraxe. Ernure, joate gintzen. Ernu esaten jakon.
- Eta jente asko joaten ziñien, hara gordetera?
- Auzotxuik bakarrik, auzoak; besteak ez dakit non egongo zien. Eske, asko joan zien Frantzira. Nire aitek esan auen ni ez noala Frantzira. Ni bakarrik pareko nitzen ze ostean, danak eroan oriezan. Esan auen: “hil behar badau, gaugez hil datila”, aitek esan auen. Ta ni ez nitzen joan, baia ostean han auzoko umiak danak Frantzira joan ziren.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia