Aramaio (Araba)

Neska-mutilak aparte eskolan

Neska-mutilak aparte eskolan <p>Eskolara joaterik ez zuenean, gauez etxean jasotzen zuen ordubeteko eskola-partikularra. Neska-mutilek aparte ikasten zuten eskolan. Jolas-orduak ere ezberdinak zituzten. Maisu-maistrak senar-emazteak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara joaterik ez zuenean, gauez etxean jasotzen zuen ordubeteko eskola-partikularra. Neska-mutilek aparte ikasten zuten eskolan. Jolas-orduak ere ezberdinak zituzten. Maisu-maistrak senar-emazteak ziren.

Transkripzioa

-Bueno, eta eskola kontuak zenbat urtekin akabo zittun?
-Nik? Hamalau urtegaz […] baiña gero zer? Nik eskolia ibili naizen denporan, neska bat nauken maistrie, ta gu, nire gurasuekin lagun haundixa zan, ta haretxek partikular ordubete egunien emuten usten, gabien, kanpuen lanik eztauenien, o ezin danien iñ, ba haretxek emuten usten ordubete lana, o eskolia.
-Hori egunero edo noizbehinka hori be?
-Ba, ha be astian birrittan edo, hiru bider edo.
-Eta maistra hori zer zan?
-Maistra ezebez, hori zan neska bat.
-Zerbai ekixena.
-Bai, horixe; ezebez besterik.
-Baiña eskolan zer zeukatsuein, maistria, maixua, edo…?
-Guk, nik, maistrua gauken, bueno, maistria geuken neskakin, eta maistrua mutikuekin.
-A, aparte itten zeuein eskolia?
-Bai, eurak andra-gizonak zien. Aparte bai, bai. Orduen, lehen neska-mutillek etziren egoten eskolan, aparte. Ta gaiñera rekreuan be lehenengo mutillak urteten baeuen, gero neskak, e?
-A, bai, e? Baiña hori gerra aurretik izango zan ba?
-Ez, ez. Nik gerra aurreko gauzia eztakit ezebe. Nik gerratik honutzauko gauzak.
-Esan dostazu 27xan jaixo ziñala?
-29xen.
-A, 29xen. Bueno, horixe ba, zuk zazpi urte zeukatsunien gerria hasi.
-Bai, bai.
-Eta ya ordurako, aparte. Goguan dakotsu zeuen maistrien izena? Edo nungua zan edo?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia