Usurbil (Gipuzkoa)

Eskolatik irteteko trikimailuak

Eskolatik irteteko trikimailuak Anaiari ez zitzaion gustatzen eskolara joatea eta bizkarrean eramaten zuten. Lehengusuari galtzetan kaka egiteko eskatzen zion, horrela etxera joan ahal izateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaiari ez zitzaion gustatzen eskolara joatea eta bizkarrean eramaten zuten. Lehengusuari galtzetan kaka egiteko eskatzen zion, horrela etxera joan ahal izateko.

Transkripzioa

-Gure Jabierrek historiya. Gure Jabier eskolaa jun nahi ezik beti. Eskolaa juteko negarrez madarikatzen. Ni berriz kontentu juten niñun eta. Ni niñun juten ez nintzana. Ta "Largo" badakik zein zan, "Largo"; harek bizkarrian eamaten zin. Bizkarrian harek askotan, ostikoka eskolaa. Gero lehengusua, Xanti, ez huan ezautu, Apaolaza. Xanti Apaolaza.
Nieves: -Ezautuko ez zuan ba, Juantxon anaia.
-Apaolaza Orbegozo, ezautzen al huan?
Nieves: -Ezautuko ez zuan ba?
-Eskola jun eta Jabierri esaten [emen zion]: "Hi, Xanti, in zak kaka galtzetan biok etxea juteko".
-Eta iten al zun?
Nieves: -Tarteka alde ingo ziyon. Ordun eskolaa gustoa umiak ez jutia..., zigortu iten zuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia