Mallabia (Bizkaia)

Eskolako kontuak gerra garaian

Eskolako kontuak gerra garaian Eskolako kontuak. Maria Aristondorekin ikasitakoak. Gerra garaian Zengotita auzoan zegoen irakaslearen inguruko kontuak. Abertzaleak izatearren desterratuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako kontuak. Maria Aristondorekin ikasitakoak. Gerra garaian Zengotita auzoan zegoen irakaslearen inguruko kontuak. Abertzaleak izatearren desterratuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Profesoria ona.
- Zeuen kasuan, orduan...
- Bai, profesoria ona, ona. [Hari] nik ezin [neike] kejarik emon. Ezin leike.
- Denpora askuan jarraittu zeban berak edo...?
- Eingo zittuan lau edo bost urte.
- Ze izaten zan, batetik bestera bialtzen zittuen edo...?
- Nik ez dakit, harek [plazaik] fijua eukiko eban ta. Batetik bestera bieldu edo beste batzuk eurek juen leku hobiaue egoten bazan, ze iñok ez eban gure izeten hor mendi-musturretan egoteik. Baiñe ha egon zan. Ba, gerra-denboran bakixu ze pasau zan? Maistra on bat euen beste eskola baten, Zengotita. Ta hori maistrioi nazionalistie zan. Hori kastigau ein eben. Kastigau ein eben, Francok, e! Gerra-denporan. Hori ta beste bat. Mallebiku zan bestie be, Mallebiko maistra bi. Klaro, hori ezkonduta euen, ta baeukezan lau ume edo bost be, ta hori ezin zan juen, Soria aldera edo horra bieldu zittuen. Ta bestie solterie zan ta jun zan beste maistrie.
- Desterrauta moduan?
- Bai, desterraute. Esan eutsen lekure. Ez dakit, ba, urte bat edo bi edo dana dalakuek haintxe ein biher. Hori ez zan juen. Bueno, bestie jun zan, ein eban bere denporie ta etorri zan. Ta gero, hemen Mallebixen-edo emon eutsen numaitten eskolie. Ta hori ez zan juen. Ta horrek etxin emoten eban eskolie. Nire semiek horretxekin ibili zien Berrizen. Ordun epokan Berrizen bizi giñen urte bat edo, sei urte ein genduzen ta. Preguntau oin be nire seme nausixai hori maistrioi zelaku zan. Preguntau!
- Zelakua?
- Ona! Erakustaillie! Berrogeta hamar urte daukez nausixek ta hantxe ibili zien horretxekin eskolan. Ta hori kastigaute egon zan ta ez zan juen. Ezin zan juen. [Ha] ume txikixekin nora jungo zan, ba? Ta gero, ba, Berrizen emoten eban, ba, eskola partikularra atsaldetan. Ta honako lokal baten kajoitxuk-eta ipini --ez zeuken beste lekurik eta--, ta pasilluen ta... Ume asko eukitten eban gero Berrizen!
- Bai, e? Partikular?
- Partikular. Ume asko. Holakotxe maistrie zan hori be. Hori be zan diputaziñuan maistrie egon zana. Ta kastigau ebelako alde ein biher eban horrek, nazionalistie zalako. Ta hori ezin juen, ta gero etxien.
- Halako kasuak, desterrautako jentia, bai maistra edo abaderik-edo tokau jatzuen inguruan?
- Ez. Horretxena dakit, horretxena. Ta gero tokau jaku, ba, umiek, gurien bixek umiek horrekin ibili zin Berrizen. Harengana juten zien gure modukuek, persona [bajuau] euzenak, industrialen umiek be bai, danetarikuek juten zien harengana maistriangana. Oin hil zan. Merezi, horixe bai merezi ebala!
- Zelan zekan izena? Akordatzen jatzu?
- Ines. Bai. Ines zan hori.
- Rekuerdo ona orduan horrena be?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia