Mallabia (Bizkaia)

Garizuma

Garizuma <p>Doktrina euskaraz eta erdaraz ikasi zuten. Garizuman Pazkoakoa bete behar izaten zen (konfesatu eta Jauna hartu). Ondoren txartel bat ematen zioten umeari. Jauna hartzeko, txartela beharrezkoa izaten zen. Abadeek indar handia zuten gizartean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina euskaraz eta erdaraz ikasi zuten. Garizuman Pazkoakoa bete behar izaten zen (konfesatu eta Jauna hartu). Ondoren txartel bat ematen zioten umeari. Jauna hartzeko, txartela beharrezkoa izaten zen. Abadeek indar handia zuten gizartean.

Transkripzioa

- Dotriñia bardin izaten zan? Buruz ikasi bihar ta... Dotriñia erderaz ein zenduen? Euskeraz?
- Dotriñie euskeraz be ikesten genduen. Bai. Euskera ta erdera ta dotriñie danera.
- Bai. Eta txartelik-edo zeoze eruaten zenduen edo zelan izaten zan hori?
- Bueno, hori txartel kontuoi zan...
- Jaunartzia eitteko edo...?
- Beittizu, garizuman... Garizumie badakixu zer dan?
- Bai.
- Garizuman kunplidu ein biher izeten zan pazkuzkua esaten jakon. Garizuman jun ein biher zendun egun baten --ostantzien juten ez baziñan be-- konfesau ta jaunartzen. Ta orduen, txantel bat hartu biher zenduen parrokixen; billetetxo bat zan. Parrokixan, ba, "zenbat lagun zaoz?", eskatu ein biher izeten jakon abadiai. "Zenbat lagun zaoz, ba, zuek?", ta "Gu sei", "Aiba, sei". Ta emoten oskun bakotxai bana emoten oskuzen. Ta horrek txartelok jaunartzie eitten zan egunien aldatu ein biher eben. Emon atzera sakristauai ta sakristauek emoten eban beste txartela, ezaugarrixe zelan pazkuzkua ein dozun. Izeten zan hori. Hori danien euen hamen. Pentsatzen dot nik Euskal Herri danien egongo zala. Ez dakit. Ta hori ez zeukena, txartela ez zeukena txarto. Hori biher zan, dokumento bat zan hori.
- Kanpotik etortzen zian abadiak konfesatzera edo bertakuak etortzen zian?
- Ez, bertakuek. Ta gero, gure dabena Markiñara fraillietara be juten zan. Markiñen egoten zien frailliek illaran konfesionarixuetan, ta hantxe konfesatzen ta... Baiñe...
- Ta konfesatzen ez zebanari? Edo pazkuako hori eitten ez zebana? Gaizki ikusitta egongo zan, ez?
- Hori txarto ikusitta. Bai, bai. Bueno, hori gure denporarako gastau zan. Gastau ein zan hori kontuoi. Baiña nik ezautu ein dot, ezautu ein dot.
- Orduan, gaiñera, abadiak eta... ez?
- Abadiek autoridade haundixe euken.
- Asko aintzen zeben, ez? Etxe barruan be aintzen zeben, ez?
- Abadiek asko esan gure eban, baiñe abadiek be egoten zien bigunauek eta gogorrauek. Bai, egoten zien guztirekuek, e! Bai, baiña abadiek... Oingo martxie ikusi ta ha ikusi...!
- Asko aldatu da, ez? Danian, baiña religiño kontuan be asko.
- Religiño kontun bai.
- Abadiak pulpittotik-eta, ba, pixkat... edo hasarre, edo "familixa hau ez da elizara etortzen" edo halakorik? Biharbada zeure sasoian ez, baiña amari entzunda edo aittari entzunda halakorik?
- Bai. Abadiek gogor eitten eben. Baiñe gauza horrek konfesionarixuen esaten zittuen.
- Pulpittuan ez?
- Pulpittun gitxia ', gitxia '. Konfesionarixuen.
- Bai?
- Bai, konfesionarixuen. Konfesionarixun, gaiñera, nik [esaten dot], guk [...] danak konfesatzen genduzan guk! Danak! Danak esan biher. Mosu bat, nobixuakin urten pasietan, mosu bat emoten [badotsu], esan ein biher! Bai, bai, bai. Hori... Baiña holantxik zan. Holantxik zan. Akabo.
- Klaro, pentsau be ez, gaiñera, gezurrik esatia edo hau ezkutatzia-edo pentsau be ez, ezta?
- Ez, ez,ez. Guzurrik ez.
- Zeuek dana esan eta gero...
- Dana esan. Harek danak jakitten zittun. Abadiek dana jakin!
- Bai, ez? Etxe bakoitzeko jiria zelakua zan eta...
- Bai, bai, dana.
- Orduan, nobixo kontuan eta halakuak be...
- Nobixo kontuek be esan ein biher abadiai. Ha be esan ein biher.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia