Mallabia (Bizkaia)

Garizuman dantzarik ez

Garizuman dantzarik ez Neska-laguntzea. Garizuma garaian dantzarik ez. Erromeria kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neska-laguntzea. Garizuma garaian dantzarik ez. Erromeria kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, nobixo kontuan eta halakuak be...
- Nobixo kontuek be esan ein biher abadiai. Ha be esan ein biher.
- Eta, gaiñera, orduan neska-laguntzen edo neskia ta mutilla bakarrik ez zian ibiltzen, ez?
- Bueno...
- Edo beti baten bat aldamenian edo...
- Bueno, etxerutzien bai. Etxera... Igul bide zati baten kuadrillan, baiñe gero batan etxia hor euen ta bestiana han ta bestiana hor ta etxera laguntzeko banatu. Banatu.
- Baiña bestela, hori, zuk esan dozuna, ez? Musua edo patxua emon eta halakuak...
- Holakuak esan ein bihar abadiai!
- ... gaizki ikusitta. Pekatua.
- Pekatua. Hoixe. Pekatua. Baiñe esaten eban... Ejerziziuek-eta egoten zienien garizuman-ta gogor eitten eben, ba! Dantzan eittiarren ta bata ta bestia. Ta astebetien kontu asko esaten zittuen ta pixkat jentie makurtute ya: "Ba, ez, ba! Barriro ez dou holakoik eingo!". Ta "Ze pentsatzen don, ba? Dantzan ein barik egotia edo ze pentsatzen don, ba, hik?", eta "Ez jakixenat, ba, nik, ba, baiñe dantzan ez". Allegau, horrek ejerziziuok amaittu ta hurrengo domekie allegatzen zanien, ba, pixkat dantzan eitteko kontuik be ez igul. Gure Juanek esaten dau, soiñolarixek esaten dau, igerten jakola erromerixan ejerziziuek ein barik dauezenin. Ba, neskak dantzara urten gure ez: "Abadiek ezetz esan jon ta...". Ta hurrengo domekan be, ba, bueno, pixka-pixkat. Bueno, gero hiru-lau bat domeka pasautakuen, ba, atzera lehengo moduan. [...] dantzan. Baiñe... bai.
- Igartzen zala orduan, ez?
- Igertzen zala. Harek esaten dau soiñolarixek igerten jakola. Urten gure ez dantzan, ta, ba, mutillek be dantzan ein ein gura, baiña bueno "Ez [juek] gura. Ba, [...] txikito bana erata ' edo. Ez bajon nahi...".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia