Oñati (Gipuzkoa)

Batxilergoa maristetan; Ospitalean bizargin

Batxilergoa maristetan; Ospitalean bizargin <p>Zer ikasketa mota izaten zuten. Nikolas maristetan bukatzear zela, batxilergoko lehen urtea eman zuten maristek. Astean sei egunetan joaten zen eskolara; zapatuetan Ospitaleko gizonei bizarra kendu ondoren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zer ikasketa mota izaten zuten. Nikolas maristetan bukatzear zela, batxilergoko lehen urtea eman zuten maristek. Astean sei egunetan joaten zen eskolara; zapatuetan Ospitaleko gizonei bizarra kendu ondoren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze ikasten zenduen?
- Ze ikasten geben? Ba hori "lo básico", handik ba "sumar, restar, multiplicar y dividir", eta gero kebraduak eta, oin ez dakit kebraduak dauen oin? Badauz oin kebraduak, "un medio y dos cuartos y tres cuartos" eta holako zerak eta?
- Nik horreik ikasi (di)ttut.
- Eta gero algebra apur bat, baiña algebrakin pasau xakun, ez algebrakin ez, hori pasau xakun frantsesakin, 5. kursuan maixu batek asignatura moduan hasi xakun frantses irakusten eta urte bete in geben. Eta gero hurringo urtian aldatu ebein direktoria, 5. urtia direktoriak emuten eben eta harek zera... ez, geixki nabil. Batek intentau oskun kontabilidadia, kontabilidadia intentau oskun batek irakustia, ezta? Eta urtebete in geben kontabilidadia asignatura moduan, eta gero beste maixu bat etorri zan eta harek kontabilidadia alde batera itxi eta gura izan oskun frantses irakustia, eta geldittu giñan ez kontabilidade ta ez frantses. Kitto!
- Zuek oso triste, ezta?
- Bai zera, ordurako ez zan, orduan e, eta ba horreitxek, eta behin hamalau urterako ba esaten dotsuten moduan, ni 5. urtian nenguela sortu zan maristetan batxiller zera, leheningo urtia, bai, eta eskatu ebein boluntarixuak, aber zeiñek gura eben batxilleratua hasteia, ezta? Ta sortu zan talde bat eta han hareik hasi ebein gaurko estankukua Irizar ta Kintin, Jose Luis Kintin esaten gotsana ta kuadrilla bat, Leontxi Lana ta hola hareik batxillergo leheningo urtia hasi ebein maristatan. Ez naizena akordaitten urte asko ez ebein ingo porke esan dotsueten moduan han hamabost urte arte edo egoten zan, eta gero ya joaten zienak batzuk joaten zien Mondrauera, beste batzuk joaten zien beste eskola partikular batzuetara eta hola joaten zien, baiña hasieria han emun otsain batxillerrekua.
- Eta zu aittakin lanera.
- Ni aittakin, nere aittak laguntzaillia bihar eben eta ba benga, haraxe, eskolan nebillela be joaten nintzan lagunketara, porke nik dakot goguan zapatu goiz danetan goizeko zortziretarako joaten giñan Ospittalera, hango gizonairi ulia edo bizarra edo kendu, ta ni beratzixak arte, aitta beratzittan barberixara eta ni joaten nintzan maristetara eskolara. Leheningo pausuak hareik izan zien aittakin.
- Zapatuan be bei maristetara joaten ziñan?
- Bai, bai, orduan bai, eguardira arte.
- Sei egun egitten zenduezen eskolan?
- Eguena? Eguen arratsaldia? Ez dakit ez geben jai eukitten, uste dot baietz, eguena uste dot jai eukitten gebela, bai. Baiña zapatua goiza? Ta ez dakit arratsaldia be ez geben eukitten. Bai, bai, orduan uste dot arratsaldian be joaten giñala eskolara, bai, eguena eukiko geben eguena arratsaldia jai. Bai.
- Bestela eskolan oporrak eta normal eukitzen zenduzen?
- Bai, bai, udako zerak, bai.
- Gabonetan ta...
- Bai, bai, oporrak bai, baiña astian zihar, ta gero asmau zittuein beste ordu horreittatik kanporakuak, "clases de vigilau" ta deberiak ittia gura ebenak han bertan ta holako gauzak, baiña bestela bostetan akabaitten geben zera, eskolako lanak, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia