Oñati (Gipuzkoa)

Aitaren hasiera bizargin lanetan

Aitaren hasiera bizargin lanetan Bere aita mutikotan aprendiz gisa ibili zen; soldadutzan ere bizargin lanetan jardun zuen eta handik itzuli zenean hasi zen orain seme-ilobek bizargin-ile-apaintzaile jarraitzen duten lokalean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aita mutikotan aprendiz gisa ibili zen; soldadutzan ere bizargin lanetan jardun zuen eta handik itzuli zenean hasi zen orain seme-ilobek bizargin-ile-apaintzaile jarraitzen duten lokalean.

Transkripzioa

- Eta aitta pelukerua zan.
- Aitta, nere aitta, bai, barberua, "barbero-peluquero". Bai, kartelian jarten eben alde batetik "barbería" eta beste alde batetik "peluquería".
- Doroteo, izena.
- Aittak Doroteo euken izena. Nire aittak kontaitten eben soldau joan aurretik itten eben beste barberixa baten, oso popularra zan, Felipe Goixenetxe, Txintxurreta, hemen zerian hementxe plazuelan, Itturritxoko plazuelan, gero paraguerixia izan zana eta gero eskopetak saldu zittuana ta...
- A, ni hantxe jaixua naiz, baiña nik han betik eskopeta dendia ezagutu dot.
- Ba lehenao barberixia zan, nere aitta aprendiz harekin ibilli zan. Garaiñian be itten eben lana eta gero illunkaratan horrekin. Ta kontaitten eben soldadu joan zan eta soldadutzatik bueltau zanian, ez euen itxuria oingo legerik, eta etxian fabrikara bialketia gura izan ebein eta joan zan fabrikara Gararaiñera, ta esan (e)i otsain itxoitteko apur bat, leister hots ingo otsailla. Goruzkuan sartu zan oin ni nauen barberixan, eta han euen barberuak esan (e)i otsan: "Joño hi, Doroteo, enterau nak soldautzan barbero egon haizela, bai? Ta, ba nik hartuko ñekek ba hemen mutil bat lagun itteko". Ta bearek ez eukan fabrikarako gogorik eta "Bai?" Eta, "Ba bai". Ta ba, "Noizdik?", eta "Beittu, gura badok geldittu, hor dakok batia". Eta kitto, holaxe.
- Kasualidadez.
- Ugartetarron pelukerogintzia hola hasi zan.
- Kasualidadez aurrekua be Ugarte zan, Irubietako baserrikua, Lorenzo Ugarte, bai.
- Zure senidia?
- Ez, ez. Bueno, Ugarte aldetik ez, ama aldetik token bai euki bihar neben, baiña ez, nere aitta eta horren aldetik ez dot uste euenik ezen zerik, baizik horixe parian tokau zala. Eta gero haregandik esaten eben gure aittak nobixia, andregaixa, ba, donostiarra billatu eben eta emakumiorrek Donostiara eta Donostiara eta Donostira eta, bueno, ba, Donostiara joan zan eta lokalakin nere aitta geldittu zan, errentan, errentan geldittu zan. Eta horrek dako pelukerixia ondiok be esis..., Donostiara joan zan harek, ondiok be esistitten dau, "Bar Alcalde" hurringo atia, han jarri eben pelukerixia, eta oin ha pelukerixa ha dabil beari lagun in otsan baten alabiak, riojano baten alaba batek dabil ha lokala, "como peluquería mixta".
- Oñatittik fandakuak.
- Bai.
- Bueno, orduan aittak suertia euki zeben alde batetik lana topau zabelako holan, eta bestetik lokala laga otsalako, ez?
- Bai, bai.
- Hara hura joatiatik lokalakin gelditu zan.
- Hori da, bai.
- Horrek esan gura dau zuek Ugartetarrok ya ehun urtetik gora zoiazeilla pelukero.
- Ehun urte ez, hainbeste ez dot uste, nere aitta jaixo zan "el año 1906", botako dogu 23 urte soldautzaia ittera orduko, ba, horixe, 29. Donostiara noiz joan zan horixe ez dakit, harekin zenbat denpora in eben hori ez dakit, baiña horixe ez dakit, bestela "1930 números redondos, al 2008, 78 años", 78 urte.
- Baiña zuk zeuk 50 in (di)ttozu ya.
- Nik 52 in (di)ttut, 52 urte in (di)ttut nik aittakin eta gero aitta hil zanian neuk...
- Klaro, aittak ingo zittuan igual beste hainbeste baiña berak aurretik Donostiara fan zan horrekin.
- Horrekin ez dakit zenbat urte in eben, horixe ez dakit, ez dakit.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia