Bergara (Gipuzkoa)

Lehenengo lana, oihal lantegian

Lehenengo lana, oihal lantegian <p>Movillas oihal lantegian urtebete egin zuen. Aita pontekoa maisua zen han, eta hark eraman zuen hara. Ehulea. Anaiek ez zuten nahi lanik egin zezan. Etxera bueltatzean, josten hasi zen. Eskolan ikasi zuen, mojetan. Tabako biltegian hasi zen lanean gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Movillas oihal lantegian urtebete egin zuen. Aita pontekoa maisua zen han, eta hark eraman zuen hara. Ehulea. Anaiek ez zuten nahi lanik egin zezan. Etxera bueltatzean, josten hasi zen. Eskolan ikasi zuen, mojetan. Tabako biltegian hasi zen lanean gero.

Transkripzioa

-Ta gero kriada edo ibili ziñan? kriada edo?
-Ba ez. Ni egon nitzan… Movillasenian ein neban urtebete bat edo, lanian, fabrikan, fabrikan, “en la tejeduría”. Zeaittik han neukan nik, han lana itten zebana, nere aittapuntakua. Aittapuntakua badakizu ze dan?
-Bai.
-Bueno. Aittapunkakuak… han maistrua zauan fabrika horretan, eta harek eruan ninduan harutz lanera. Ta urtebete in neban telarretan, tejedora, ein neban. Neure lehengusiña bat be bazeuan eta haren lagun itteko egon nitzan. Urtebete in neban. Ta gero handik, mutillak, anaiak-eta, esan zebela: “Hori zeaittik euki bihar dou hor lanian? Ekarri hori etxera”. Eta etara ta atzera etxera ekarri ni, berriz etxera. Eta gero, klaro, ni etxian be, ba, ezer ein barik ezin egon, ta hasi nitzan josten. Josten, zeaittik eskolan be jostekua itten giñuan, bordatzen be bai, bainikak, eta lan asko itten giñuan eskolan, mojetan. Han ikasi giñuan josten. Eta gero handik, ba, egon nitzan etxian, josten. Beste puxkaten egon nitzan. Eta gero, hurrengo euki giñuan hemen okasiñua tabakuen almazenera juateko, nere lagunak zeren han lanian, ta tabakuen almazenian sartzeko.

Egilea(k): Ione Olabarria Franco (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia