Oñati (Gipuzkoa)

Hiru ile-apaintzaile belaunaldi

Hiru ile-apaintzaile belaunaldi Nikolas beraren historiaren gorabeherak. Ugartetarren hirugarren ile-apaintzaile belaunaldia jada abian dugu Oñatin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nikolas beraren historiaren gorabeherak. Ugartetarren hirugarren ile-apaintzaile belaunaldia jada abian dugu Oñatin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta soldautzan, hori, pelukero lanetan ibilli zan aitta, ez?
- Ni bai; aitta be baitta.
- Baiña berak bazekixan, baiña, pelukero lana edo?
- Bai ba, aurrez hemen ibilli zan illunkaratan ibiltten zan beste pelukerixa baten ibiltten zan.
- Eta zeatik zan, gustaten jakolako edo?
- Itxuria, itxuria, bai, bestela ez dakit, ez geuken guk aurretik, nik euki doten moduan ez eben harek ez eben euki aurretik iñor famelixan ofizio horrekin, ezta?
- Aurretik zebillen fabrikan eta...
- Hori da, Garaiñian, eta gero illunkaratan hor ibiltten zan itxuria, bai. Eta gauzak zela dien! Nere aittak Burgosen in eben soldautzaia eta hara joan zanian presentau zan kuarteleko barberixan barbero moduan. Ba orduan inddako harremanak barbero beteranuakin, ondiok jarraiketan dot nik famelixa harekin harremanak. Datorren hillian... Gero ni Burgosera joan nintzan neu be soldau, harein etxian egon nintzan. Harek billatu nostan lana Burgosgo pelukerixa baten; goizetan egoten nintzan kuartelian eta arratsaldian pelukerixa baten lana itten neben, bai. Eta harrezkero, pentsau eizu, gure ezkontzatara, nere ezkontzara bai, nere ezkontzara etorri zian, nere alabiana be baitta, ni be juaten naiz hara, daku harreman estua famelixa horrekin Burgosgo horrekin.
- Eurak be pelukerikuak, ezta?
- Ez, eurak ez, aitta zan pelukerua, hareik ez daue jarraittu.
- Osake orduan gremio barruan be harremanak eukitten (di)ttozue.
- Bai, gu behintzet, nere aitta zera zan gauza horreittarako zera itten zan, aguro sortzen eben hola amistadiak-eta. Batzuk, neu igual ez naiz hainbeste izango, baiña gure aitta bai, gure aitta...
- Orduan hasi ziñan hamalau urtekin aittari laguntzen. Ordurako ya berana zan lokala?
- Bai, ordurako ya bera bakarrik euen han; lokala beria ez, errentan. Hori lokalori zan abare batena, gure aittak kontaitten eben, Don Ramontxo, nik ez neben ezagutu. Eta, gaiñera, gauza kuriosua kontaitten eben. Gero gerria etorri zanian, abariairi eta holako gauzak gorrixak, gorrixak, badakitzu, nazionalistak eta kentzeia gura izaten (e)i osten, eta hori ez pasaitteko kriadien izenian ipiñi eben etxia, eta gero gerrak akabo zianian eta zerak, intentau eben bereganaketaia etxia, eta kriadiorrek "tararí que te vi". Eta nere aittak dakon errezibo danak nik oinddiok gordeten (di)ttut, pagaitten otsan tipo baten kriadia zan bateri "una tal Perez de Cuadrado" donostiarra. Donostiarra edo behintzet... porke oin iñoiz periodikuan ikusten dot nik idatzixak hola "Cartas al Director" ta zera eta firmaitten daue Perez de Cuadrado batzuk eta burura etorten xat: "Aiba! Hau hareittako tartekoren bat izango dok, ba!" Perez de Cuadrado, bai. Eta gero, ba, ez dakit zela izan zan, eskeinttia edo aittak erostia gura izan eben, baiña ez, ez eben lortu. Ez, geixki nabil, hori gero etxe hori erosi eben Enrike Zabaleta, loterixia tokau xakon "Txapa", eta erosi eben zera, nere aittak ez eben lortu hori beraganekatarik lokal hori, erosterik ta horrek gizon horrek erosi eben eta gero egunen baten pentsau eben lokala saltzeia ta neri saldu nostan, nik erosi neben lokala, aittak betik errentan euki izan dau lokal hori, euki izan eben, bai. Hemen loterixia jausi zan kasualidadia neu soldau nenguela "el año 63" jausi zan gordua.
- Bai, e? Oñatin.
- Bai, Oñatin. Eta orduan batzun batzuek kobrau ebein lau millue ta piku edo baikotzak. Ordurako diru asko izan zan. Orduan lau milluek emuten ebein interesak zian persona baten sueldua baiño gehixau, hillian, orduko persona baten sueldua baiño gehixau. "Lo que pasa que" gero gauzia joan dan moduan juanda, ba ezebezekin geldittu zan, baiña harek behintzet ha etxia erosi eben, beheko lokala neri saldu nostan...
[...]
Holaxen gauzak eta nik oin ba alabiari zera indda dakot, pasauta dakot, "en tercera generación".

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia