Azkoitia (Gipuzkoa)

Umetan dena euskaraz

Umetan dena euskaraz <p>Xabier Munibe ikastolan ibili zen. Umetan den-dena euskaraz egiten zuten eta gaztelaniaz ia ez zekitela dio. Floreaga ikastetxean ba omen zegoen D eredua ez zen beste eredu bat eta bere adin inguruko batzuek ez zutela euskaraz ikasi dio. Adin horretatik beherakoek eskolan ikasi dute euskaraz. Familia erdaldunetakoek Floreaga ikastetxera joateko joera zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-077-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Xabier Munibe ikastolan ibili zen. Umetan den-dena euskaraz egiten zuten eta gaztelaniaz ia ez zekitela dio. Floreaga ikastetxean ba omen zegoen D eredua ez zen beste eredu bat eta bere adin inguruko batzuek ez zutela euskaraz ikasi dio. Adin horretatik beherakoek eskolan ikasi dute euskaraz. Familia erdaldunetakoek Floreaga ikastetxera joateko joera zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara nora joan zinan?
- Xabier Munibe ikastolan ibili nitzen, bai.
- Eta ikastolan, zu umia ziñanian, umien artian harremana euskeraz?
- Dana euskeraz, dana, dana, gure gelan ez zaon iñor´e... bat zauen iguel ama zaukena erdaldune, baiño eske... ixe ez gakinun erderaz! Bai, dana euskeraz zan, bai. Bai, bai, bai, oso giro euskaldune zan. Danok, bai.
- Eta kanpotik etorrittako jendiak... hemen euskaldundu ein izan da edo...? zu umia ziñanian, adibidez?
- Nik hor ikusi det, garai hartan, ni ibiltzen nitzenin, oindiken gu azkenengo urtetakuk izengo giñen, baiño Florian oindik bazauen... ez dakit ordun A eredue zan edo nola, baiño erderaz eitten zan... ta, ordun, bazauden famili batzuk eta nere edadeko jendie badao ez duna eskolan-ta euskeraz ikixi eta hoixek beti jarraittu debe... Batzuk zailtasunek eta dana dauzkebe. Nere edadekuk gehixenak nik uste det euskeraz eitten debela /eittebela/ azkoittiarrez, ba, zu ta ni bezela. Baiño oindik badaude batzuk, gutxi batzuk, ez debenak ikasi. Bai. Baiño, bueno, nik uste det hortiken aurrea, hortik beherakuk bai euskaldundu dila, jakin badakibela; ibili ya beste gauze bat da. Ohitturana... ohitturan arabera.
- Ta orduan bazauan D eredua ez zan beste eredu bat?
- Bai, bai, bai, bai. Azkenetakuk izengo giñen gu, e! Baiño nere edadin badaude batzuk o ni baiño urtebete, bi, zaharro dinak-eta badaude eskolan ez zebenak ikixi. Bai.
- Eta diferentziarik bazeuan ikastolatik... Hori, bueno, esan dozu, adibidez, Florian, ba, eskola bat... beste eredu bat zaola.
- Bai.
- Baiña bestela´re antzematen zan aldie?
-Bai, ze famili erdeldunek askoz gehixo juten zin, Floriakin harreman gehixo zakeben. Bazauden famili erdaldunekuk ikastolan umiek, baiño gehixo zien... famili erdaldunekuk nik uste det ordun gehixenak Floriaa juten zila. Florian bazauden famili euskaldunekuk´e, e? baiño ordun´e oso nabarmena´k zin kuadrillak: zien famili euskalduneko kuadrillak askotan juntatzen zin eta erdaldunekuk zinak beaixen artin juntatzen zin. Bai.

Egilea(k): Ainar Merchan (Azkoitia BHI) , Izaro Osorio (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia