Eskoriatza (Gipuzkoa)

Garizuman txirikiletan jolasten zuten

Garizuman txirikiletan jolasten zuten <p>Eskolako jolas-orduan jolasten zuten, baina eskolatik irtendakoan ez zuten jolaserako astirik izaten, baserriko lanak egin behar izaten zituztelako. Domeketan arrosarioa errezatu behar izaten zuten eta gero egiten zuten jolas. Garizuma denboran txirikiletan jolasten zuten. 18 urtera bitartean jolasten zen txirikiletan eta txokolatea ere hartzen zuten. Jolasaren inguruko azalpenak. Jolas-ordu garaian sokasaltoan ere ibiltzen ziren. Tortolosetan ere jolasten zuten. Jolasaren inguruko azalpenak. Beste jolas batzuk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako jolas-orduan jolasten zuten, baina eskolatik irtendakoan ez zuten jolaserako astirik izaten, baserriko lanak egin behar izaten zituztelako. Domeketan arrosarioa errezatu behar izaten zuten eta gero egiten zuten jolas. Garizuma denboran txirikiletan jolasten zuten. 18 urtera bitartean jolasten zen txirikiletan eta txokolatea ere hartzen zuten. Jolasaren inguruko azalpenak. Jolas-ordu garaian sokasaltoan ere ibiltzen ziren. Tortolosetan ere jolasten zuten. Jolasaren inguruko azalpenak. Beste jolas batzuk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolatik urten eta jolasteko astirik izaten zenduen?
-Errekreuen ibiltzen gintzen, bai. Baina astirik ez, gero etxera. Lanien, zela behixak-eta asko eukitten geuen, ba ganajatekuek eruen, ez dakitzu? Etxera listo. Ez geuen eukitten astirik.
-Baiña egunen baten eukiko zenduen jolasian eitteko astixa, domeketan-edo?
-A! Domeketan kalera jazten gintzen. Erresaixua, beti egoten zan erresaixua, erresaixora etorten gintzen. Eta gox fan biher izeten zan etxera, baiña behintzet geure erresaixua errezetan gauen.
-Eta errezauta gero, jolasian egiten zenduen?
-Bai, bai. Eitten gauen jolas, eta gero argiz etxera, ezta? Baiña behintzet ba... Baiña hori bai, e! Eta gero han auen kostunbria gero txirikilla-denporan, Garizuman txirikillan. Zuk hori [entzun be ez dozu... eingo]. Holako egurtxo batzuk izeten diez, eta zer bategaz txirikillan.
-Garizuman bakarrik?
-Garizuman bakarrik. Eta gero hartzen gauen txokolatia. Zergatik e hamazortzi urte arte hori txirikilla asuntuoi eukitten gauen; eta gero txokolatia. Dirurik ez gauen eukitten, baiña ba haxe.
-Txirikillia izaten zan Garizumako jolasa?
-Garizuman bakarrik.
-Eta zer zan, makilla batekin?
-Bai, holako egurtxo bat hartzen zan, eta makilla luze bateaz [...], zeiñek urriñao bota haxe txirikillia.
-Neska eta mutil...
-Danak junto. Holako zer bategaz makillia joten zan, eta danak junto jolasian.
-Eta makillia zeuek egiten zenduen?
-Geuk, geuk. Geuk eitten geuen, zegatik korosteixa izeten zan, eta basarrira fan, hartu korosteixa eta itten zan.
-Korostixakin eitten zan?
-Bai, makillia korosteixakin.
-Orduan zeiñek urriñao bota?
-Zeiñek urriñao bota irabazi, irabazten [zan]. Konpaaziño... bi eta bi, hiru eta hiru, eta zeiñek eta urriñao botaten auen, ba ha(re)txek irabazi.
-Eta beste jolasik gogoratzen dozu? Sokasaltuan edo?
-Bai, hori be bai. Sokasaltoka neskak. Sokasaltoka neskak be bai. Hori eskolatik urtenda errekreuan-eta be bai. Sokasaltoka be eitten gauen, ibiltzen gintzen. Batek handikaldien erain eta bestiek hemetikaldien-eta. Sokasaltoka.
-Eta harrapatzen?
-Hori mutillek bai, baiña guk ez, neskok ez. Gero ibiltten gintzen jolasien, tortolesak ez dakit entzunde daukazun.
-Entzunda bai, baiña....
-Ardixen [...]. Tortolesak, tortoleska be bai, tortoleska eitten gauen. Jolasien hantxe. Tortoleska gauzatxo bat izeten da, buelta emun bestia emun. Tortoleska. Hori eitten gauen. Eta eitten gauen, konparaziño baten, arraixak ein horregaz, zer zurixaz, tiza edo zurixaz, eta harritxuekin zerien. Hankakin zenbat eta zera, arraixak...
-Horri zelan esaten dotsazue?
-Ez dakit zela esaten jakon be.
-Txindurrizka edo?
-Ez dakit.
-Ea tortolosekin zeozer erabiltzen zan? Kanikaren bat edo pelotaren bat?
-Ez. Tortolesak ifintten zittuen eta, ez dakit zelan, buelta emuten jaten. Bai, kanikan bategaz. Eta buelta emun, bertan buelta emun. Hantxe be zeiñek gehixau, eta hoixe, besteik ez.
-Orduan zuek kromorik eta eukitzen zenduen?
-Ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia