Jolasean, galduz gero...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-020-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak. Neska eta mutilen jolasak. Txokoketan, pilotan, sokasaltoan... aritzen ziren. Jolasean galtzen zuenak Ama Birjina edo santuren baten estanpa eman edo errezo bat egin behar izaten zuen.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: TOL-020/023
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta sokasaltoan neska-mutillak batera ibiltzen ziñaten? O neskak bakarrik?
- Danak. [Haiek] igual beste zeoze sortuko zuen, saltoka o zean, [etxesalton] o ze esaten zaio? Salto iten. Bat etzanda jarri, hola, etzanda o lau-hankan jarri, ta gero salto in gaiñeti ta. Hala ibiltzen zien mutillak. Ni gogoratzen naiz. Gero pelotan ta. Pelotan´e bai.
- Zuek pelotan ez ziñaten ibiltzen?
- Bai, txokoketan. Bai, ibiltzen giñan, bai. Eta gero zean… Bai, gero zea´re bai, txokoketan ta gero esto… jokatzen gendun, ba… Ordun izaten zan estanpa. Estanpak. Ordun estimazioa izaten zuen estanpa hoik. Hainbeste estanpa izaten zan orduan. Eta estanpak. Galtzen zunai estanpak ematea; entregatu behar zendun estanpa bat, galtzen bazendun. Estanpa zan orduan asko.
- Zeren estanpak izaten zian?
- Ama Birjiñanak-eta, estanpak. Jesusen Bihotza ta Arantzazukoa ta, estanpak. Behintzat, estanpak. [Zenbaitetan pillak estanpak eta]. Klaro. Zeozen ilusioa.
- Txukun-txukun gordeta eukitzen zenitun kuarton?
- Klaro. Estanpak. Hori gogoratzen naiz ni. Eta beste batzuk baztar jarri ta, zean, agurmari bat esan o…
- Galdu ezkeo?
- Galduta. Holako zigorrak.
- Zeuok zeuon buruai jarrita?
- E?
- Lagunan arten jarritako zigorrak?
- Klaro. Holaxen. Gure gazte-denbora hola jun zan. Gerrakin asko zeatu zan, e? Buuu… Moztu ziun guri gerrak…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!