Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Elizan nola esertzen ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mezatan, gizonak eta emakumeak banatuta. Emakumeak hilarrietan kandelarekin. Erresponsoa. Auzo guztietako baserriek hilarria izaten zuten elizan. Gizon batzuk, koroan. Umeak, aurreko aldean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta domeketan fan ein biher izeten zan?
- Domekan faten zan, bai, ta dana faten zan hamen jentie orduen. Auzo danetan.
- Ta mezetan zela jarten zitzien? Gizonezkuek, emakumak… nahasi edo…?
- Gizonak… ez. Gizonak alde baten ta emakumiek beste aldien. Ta orduen egoten zien hillerrixek ta emakumiek hillerrixetan egoten zien. Bat edo… Kandelakin egoten zan han.
- Hillerrixe zer da?
- Hillerrixek esaten… Ba, trapu zuri batekin egoten zien ta bi kandelero ta zera, argixek ixotute ta etxien bakotxekuk hantxe egoten zien. Guk geuk be bageuken, beste etxekuek, beste… danak eukitten euen horixe. Ta gero hillarrixen egoten zan bat ta gero zera… abadie gero etorten zan ta gero errespontsuek itten zien. Ta gero etortzen zan abadie sakristauaz eta […] eitten zittuen zerok, oraziñuok, ta, ba, […] txakur haundixe botaten jakon. Bi edo hiru txakur haundi abadiei elixako zer… hillarriko danetan egoten zan abadia ta, ba, danai botaten otsen ta holaxe.
- Ta errespontsua zer zan?
- Ba, zueik ez dakitzue ta horixe!
- Ez, ba.
- Errezue edo…?
- Errezue. Abadiek eitten eben errezu bat-edo haintxe ta […] oraziñue eitten euenien, ba, “tak” botaten [jakon] txakur haundixoi. Atzera beste [batera] ta hiru bat txakur haundi edo bost edo botaten [jakon]. Hori hillarri… edo… auzo danetan, e! Hillerrixek baserrixekuek eukitten zittuen hillarrixek, bakotxak bere zerak, silliaz ta…
- A! Elizako leku bat?
- Bai, noberentzako lekue, hantxe baserrikuentzako hantxe egoten zan. Bai, auzo danetan, e! Baitta Atxabaltan kalien be egoten zan hori! Baserrittarrak. Baserrixa gehixenak euken ta…
- Kaleko etxiak ez?
- Ez.
- Ta kalekuek…?
- Baserrixa eukenak bai, baiñe kaletar… [kalie] eukenak ez.
- A! Kaleko familixak ez euken…
- Ez, ez, ez auen eukitten hillarririk.
- Ta han emakumie egoten zan normalien?
- Bai, emakume bat egoten gitzen ta…
- Etxekoandria ala…?
- Noberak gure auena!
- A! Etxeko batenbat…?
- Etxekon bat, batenbat.
- Baiña emakumia…
- Bai, emakumia. Gizonak, ba, komun… edo… koruen edo aldamenien zerien egoten zien.
- Ta umiek?
- Umiek aurrekaldien egoten zien bankuko illaran gaztiek danak.
- Zainketako moduen, ez?
- Illaran egoten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia