Errenteria (Gipuzkoa)

Etxean eta kalean euskaraz

Etxean eta kalean euskaraz <p>Eskolan gaztelaniaz ikasi arren, lagunartean euskaraz hitz egiten zuten. Errenterian izandako apaizak abertzaleak eta euskaltzaleak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-027-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan gaztelaniaz ikasi arren, lagunartean euskaraz hitz egiten zuten. Errenterian izandako apaizak abertzaleak eta euskaltzaleak ziren.

Transkripzioa

- Zuk, edade hortan, hamalau urtekin, eskola erderaz zan.
- Erderaz.
- Euskeraz hitz eiten zenuten zuen artian?
- Bai, geen artian, etxian ta beste lagun askokin´e bai. Imanol Albisu ta nik banittun lagunak giro berekuak, familikuak, eta bai, bai, guk euskeraz hitz eitten genun, oain bezela.
- Kalian elkartzen ziñatenian-eta…
- E?
- Kalian elkartzen ziñatenian-eta […]?
- Ba, ni […] Imanolekin eo hola, ba, Imanolekin euskeraz ariko nitzan! Eta “Pottitto”kin euskeraz! Hoi jakin ezkeo euskera bazakiyela. Eta elizan mezak´e… Apaizak, gu bizi giñan etxe hortan ez dakit zenbat bizittu izandu zian, eta denak abertzale… euskera… Don Santiago ta don Angel ta don [Markos] ta don Felipe ta denak euskeraz. Erdera´re bai, e, elizan, erdera´re itten zan, baiño. Guk bittara itten genun, baiño geen artian bagenekiyen, oan bezela, euskaldunak gara, ba, euskeraz.
- Oseake zuk etxian bakarrik ez, etxetik kanpo ere, kalian, euskera erabiltzen zenun.
- Bai, bai, bai, bai.
- Zure adiñekoekin.
- Horixe, horixe, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia