Iñaki Goñi Galarraga

Errenteria (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Errenteria-Oreretako Santa Klara kalean jaio zen, zazpi senidetan laugarrena. Gurasoak Errenteriakoak zituen: ama Gabierrotakoa eta aita Malen kalekoa. Aitak "Fundiciones Marqueze"n egin zuen lan hamahiru urtez, eta gero "Banco San Sebastián"en aritu zen erretiroa hartu arte. Aita oso abertzalea zen, jeltzalea eta Batzokiko juntako kidea. 36ko gerran Bilbora egin zuen alde. Bilbo erori zenean bueltatu zen herrira; hasieran, ez zioten lehengo lanean onartu nahi izan, baina gero lortu zuen onartzea. Amak postua zuen plazan (merkatuan) eta Tolosako eta Ordiziako ferian erositako produktuak ekartzen zituen postuan saltzeko. Iñakik Gurutzeko Alabetako mojekin ikasi zuen txikitan, gero Rosaren eskolan ibili zen eta handik fraideetara joan zen hamalau urtera arte. Errenteriako Makazaga inprentan hasi zen lanean: han bertso-liburuxkak eta bertso-paperak egiten zituzten. Lanean ari zela, Pasaiara joaten zen arratsetan kontabilitatea ikastera. Makazagatik Urruzola inprentara igaro zen eta hogeita bi urterekin Banco San Sebastianen hasi zen. Geroztik beti aritu izan da bankuan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-027 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-055 2016 San Ignacio ikastetxea. Ahozko ondarea jasotzen

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Aita bertsozale amorratua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Batzokiko mitinak eta pilota-partiduak Bideoaren ikonoa
4 Batzokiko antzerki-taldeak Bideoaren ikonoa
5 Familia osoa abertzalea eta gerran ihes egin behar Bideoaren ikonoa
6 Mojekin ikasi zuenekoa Bideoaren ikonoa
7 Euskara eskolan, etxean eta kalean Bideoaren ikonoa
8 Kalean jolasean arrosarioaren elizkizuna hasi bitartean Bideoaren ikonoa
9 Futbolean jokatzeko irrika, baita aldapan zeuden zelaietan ere Bideoaren ikonoa
10 Jolasteko ohiturak eta auzoen arteko "gerrak" Bideoaren ikonoa
11 Herrian izandako aldaketak: eraikuntza gehiago eta ibaiak beste ibilbide bat Bideoaren ikonoa
12 Ama plazan salmentan ibiltzen zen Bideoaren ikonoa
13 "Patxiku kanpa" eta baratzeko lanak Bideoaren ikonoa
14 Apaiza baratzean eta sagardoa botilatan sartzen Bideoaren ikonoa
15 Gerrako tiroketak eta babeslekuak Bideoaren ikonoa
16 Herrian fusilamendu ugari eta ihes egin zuen jende mordoa Bideoaren ikonoa
17 Errenteriatik Donostiara ihesi, etxean lapurtuko zieten arriskuarekin Bideoaren ikonoa
18 Gerrako desfileak Errenterian Bideoaren ikonoa
19 Eliz mutil izan zenekoa Bideoaren ikonoa
20 Gerrako eta gerraosteko elikadura Bideoaren ikonoa
21 San Juan eta Hondarribitik Errenteriara arraina saltzera Bideoaren ikonoa
22 Padre Olaso entzuteko erosi etxeko lehenengo irratia Bideoaren ikonoa
23 Gerraosteko giro politikoa eta Koldo Mitxelenarekin harremana Bideoaren ikonoa
24 Rosarenetik fraideetara ikastera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Cipriano Fernández Landa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Etxean eta kalean euskaraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Inprentako lana eta 'Txirristaka' bezeroa Bideoaren ikonoa
28 Inprentako lan prozesua eta etortzen ziren bertsolariak Bideoaren ikonoa
29 Makazaga inprenta baita gerra aurretik ere Bideoaren ikonoa
30 Inprentako ortografia euskara batua ez zegoen garaian Bideoaren ikonoa
31 Inprentaren kokapena eta hango lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
32 Inprentatik bankura lanera Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia