Errenteria (Gipuzkoa)

Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna

Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna <p>Aita fundizioan hasi zen lanean 13 urte zituela. Soldadutzara joan eta gero, ordea, Banco San Sebastianen egin zuen lan. Gerra garaian, alde egin behar izan zuen herritik nazionalista izateagatik. Aitari irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta politika munduan sartuta egon zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita fundizioan hasi zen lanean 13 urte zituela. Soldadutzara joan eta gero, ordea, Banco San Sebastianen egin zuen lan. Gerra garaian, alde egin behar izan zuen herritik nazionalista izateagatik. Aitari irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta politika munduan sartuta egon zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitak nun iten zun lana?
- Aitak lana, beak esaten zunez, hamahiru urtetan hasi emen zan lanian, hemen izandu zan, Arramenditik aurrera, “Fundiciones Marqueze” deitzen [zioten]. Eta mutil koskorretan han hasi emen zan lanian, “Fundiciones Marqueze”. Hamahiru urtekin esaten zun hasi zela.
- Eta gero aldatu in zun lantokia?
- Gero, bai. Gero ya… uste dut sodaduska jun arte. Soldaduska hiru urte Vitoriyan, kaballeriya, “caballería”. Eta, uste dut, gero handik ya soldaduskatik etorrita, ba, lanian ya zean, “Banco San Sebastián”-en. “Banco San Sebastián”.
- Banko batian iten zun, e?
- Bai, banko batian. Banko batian.
- Eta ya hor jubilatu zan?
- Bai. Bueno, gero gerra-denborak etorri zian, alde in behar izandu zuten hemendik beste askok bezela, gerrako persekuziyoa, oso… oso nazionalistak zian. Beren… Berak ezagutu zuten girua beren lagunen artian, ta Sabino Arana ta gauza hoiek, eta klaro…
- Osea, PNVkoa edo, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Orduan, klaro, orduan nazionalismoa hemen PNV emen zen. PNV emen zen. PNV, klaro, Sabino Arana denbora hartan, pues…Ta berak hori bizittu izandu zuten. Gero Batzokiyan´e sartua egondu zan, ba, juntetan, ba, laguntzen, sekretario bezela batzutan, hauteskundetan-ta mahaiko sekretario ta holako… [partiduan sartua].
- Jarraitzen zun pixkat bat PNVren ildo politikoa […]. Militantea zan bea.
- Bai, bai, bai, bai, bai, beti. Eta gero izandu zun, gure aitak izandu zun afiziyo haundiya, ez zun… hamahiru urtetan lanian hasita ez zun kultura mailla, baiño gustatzen zitzaion irakurtzia asko. Liburu asko-ta irakurtzia, ta orduko bizimodu hartako zeak nazionalismoan bueltan ta Sabino Arana hemendik eta Sabino Arana ta mundu hartan, ba, bizittu izandu zien, ba, esaten dena, “a tope”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia