Errenteria (Gipuzkoa)

Aita bertsozale amorratua

Aita bertsozale amorratua <p>Bertsoak irakurtzea asko gustatzen zitzaion I&ntilde;akiren aitari. I&ntilde;akik uste du <em>Txirrita</em> ezagutu zuela herrian egin zitzaion omenaldi batean. Aitak bertsoak buruz ikasten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bertsoak irakurtzea asko gustatzen zitzaion Iñakiren aitari. Iñakik uste du Txirrita ezagutu zuela herrian egin zitzaion omenaldi batean. Aitak bertsoak buruz ikasten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta berak liburuak erosi-ta iten zitun?
- Bueno, ba… Bueno, klaro, batzuk erosiko zitun, baiño beste batzuk, ba, ez dakit nola lortzen zittun.
- Etxean bazitun liburuak.
- Bai, bai, bai, bai. Igande arratsaldiak-eta gure aittak pasatzen zittun liburuak irakurri ta. Bai, bai, bai, bai.
- Eta zu gogoratzen zea ze liburu zian irakurtzen zitunak?
- Bertsuak´e asko gustatzen [zitzaixkon], asko. Josus! Bertso pilla zakizkiyen! Xenpelarrenak eta. Gero Txirritanak eta… Oso bertsozalia zan. Bertsozalia. Oii! Izugarriya, e! Baiño izugarriya! Bizi izandu [zittuen] Txirritan denborako gauzak eta. Eta Xenpelarrenak. Klaro, Xenpelar´e hemen Errenterikua ta buu!.. Xenpelar.
- Haren pasadizuak-eta kontatzen zitun?
- Xenpelar ez zuen ezagutu.
- Igual beste norbaitek beai kontatuta edo…
- Bueno, bai, nik uste dut kontatzen zittula Xenpelarrengatik esaten zien gauza asko. Gero Txirrita´re bai. Txirrita´re… nik, nik uste dut Txirrita´re ezagutu nula. Uste dut, e. Uste dut.
- Ikusia zuk Txirrita.
- Ikusi. Noizpait hemen omenaldin bat eo in zitzaion 1935ian o [ez dakit noiz], hemen omenaldi [zea bat]. Badia argazkiyak ordukuak. Eta nik zerbaitte idea mutil koskorretan-ta zerbaitte idea badut hor, Plaza Fueros deitzen geniyona, Plaza Fueros, hor. [Merkadu bat] izandu zen hortan, […] omenaldia in zitzaionian ta zerbaitte idea badut nik zerbaitte.
- Esan dezu bertso-liburuak.
- Bertso-liburuak, bai…
- Ze iten zitun irakurri o kantatu?
- Bueno, irakurri, ta memoriz ikasten zittun. Ta gero bazkalondotako girua ta [gero] etxian ta [umore ona ta zerian] ta bertsuak kantatu. Eta beste edozein lagunekin: “Eee… Ez dakit [ze] bertsua” ta “bai” ta gure aittak “Txirritak hau [esaten] zun” ta holakotan, mutilzahar geldittu zela ta soldau ez juteatik mutilzahar geldittu zela ta Txirritan bertso hoiek-eta. Bueno! Hoiek botatzen zittun edozeiñekin! Zer bat, tertuliyan ai ziala “hau ta ez dakit zer”, “Baa! ez dakit zer, ta hara Txirritak ze esaten dun” ta hola. Bai. Bertso mundua asko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia