Getaria (Gipuzkoa)

Eskolan gustura ibilitakoa

Eskolan gustura ibilitakoa <p>Hasieran herriko eskolan ikasi zuen Martina maistrarekin. 20 ikasletik gora ziren klasean, eta oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Geroago, maisu nazionalarekin ikasi zuen 2-3 urtez; eta handik Zarauzko anaietara joan zen ikastera. Zarautzen denetik eta ondo ikasi zen. Gai bakoitzerako liburu bat erabiltzen zuten, eta ez zuen inoiz zigorrik jaso. Dena gaztelaniaz ikasten zuten. Ikasleak klasera bizikletaz edo autobusez joaten ziren Getariatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-030-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasieran herriko eskolan ikasi zuen Martina maistrarekin. 20 ikasletik gora ziren klasean, eta oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Geroago, maisu nazionalarekin ikasi zuen 2-3 urtez; eta handik Zarauzko anaietara joan zen ikastera. Zarautzen denetik eta ondo ikasi zen. Gai bakoitzerako liburu bat erabiltzen zuten, eta ez zuen inoiz zigorrik jaso. Dena gaztelaniaz ikasten zuten. Ikasleak klasera bizikletaz edo autobusez joaten ziren Getariatik.

Transkripzioa

-Ikasi ikasi hasi ziñan hemen ikasten.
-Zer, eskolan?
-Eskolan.
-Bai.
-Zein eskolatan hasi ziñan?
-Umietako eskola nola izena ez dakit ba nik.
-Baino kofradikuan-edo?
-Ez, ez. Hemen oain ez dao eskol hura ta ezer hemen. Emakume bat zera maestra, harekin ibiltzen giñan.
-Nola izena zun?
-Martina uste det, Martina.
-Eta zenbat ziñaten klasian?
-Ez dakit. Asko giñan, baiño hogeitikan ta gora bai, hogeitikan ta gora bai.
-Danak mutillak edo mutillak eta neskak?
-Ez dakit, ni ez nai akordatzen,ez nai akordatzen
-Eta zer ikasten zenuten edo?
-Ez al dakizu hasierako zera: a, e, i, o, u.Ta horiek guztiak, hasierako zerak.
-Ta matematikak edo?
-Matematikak eta gerora. Bai gero hemen maixo bat egon zan, ez zana hemengoa. Ta nazionaletakoa, bueno, “maestro nacional”-edo esaten zana, ta harekin beste bi urte edo hiru. Gero handik Zarautza hermanota.
-Ta nungo hermanota Zarautzen zein hermano?
-Hermano horiek ematen zituen ba.
-Baino nun zeuden horiek? Nun egoten zian?
-Nola dao miserikordia eta Zarautzan? Nola esaten dioe residentzia esaten dixoe, pixkat goro jun ezkerreta, edifiziyo bat han dao oraindikan.
-Bai
-Ta han seitzen du.
-Kamiuan onduan han dao oraindikan, bestiak berriyak, bueno kendu eta beste gauzek inda.
-Eta han?
-Han ondo.
-Ondo gustoa eta ikasi al zenun han?
-Bai, ondo-ondo.
-Ta zer ikasten zenuten han?
-Joe, oraintxe...
-Gutxi gorabehera edo historia sagrada o?
-Historia sagrada. Denak ez zian hoiek, erlijiosos eta holakuak´e bai eta historia sagrada eta mamatuta. Historia sagrada asko.Ta geo, esto nola esango dixut ba, danetik matematikak eta zera horiek, danetikan edade hortako. Zea guztiyak ikasten gendun. Holako gaztiak ez due holako gauzik ikasten e!
-Nundik ikasten zenuten ze liburu ibiltzen zenuen?
-Hoi aber, aritmetika, geometria. Jo, ez dakit [...]. “Historia sagrada, Historia de España” [...] hoiek danak bagenduzen.
-Bakoitzantzat liburu bat zan?
-Bai, bai.
-Ez zan entziklopedia edo?
-Ez, ez ,ez bakoitzantzako bat, bai bakontzatzako bat.
-Eta, txintxo portatzen ziñaten?
- Bai, oso ondo.
-Zigorrik edo ez zizuen jarriko.
-Ez, hortan “número uno”.
-Ta euskeraz edo erderaz ikasten zenuten?
-Han erderaz dana, euskueraz orduen ez zeon eskoletan ta hamen holako zeikan.
-Ta euskeraz hitz egiteagatikan zigortu edo baten bat iten al zan-edo?
-Ordun ez zeon, euskeraz hitz egiteagatikan keba, ez. Zarauztarrak askok euskuera gu, estuditzen giñan bai euskuera, baiño profesoriak zian kastillanuak hitz egiten zuenak.
-Ta klasian hermanotan, ze jun ziñaten getaiarrak, zarauztarrak?
-Getariarrak hemendikan juten giñan gu orduan, hamabost bat bai, bizikletan juten giñan.
-Bizikletan?
-Bizikletan, orduan hamaika urte nitun ta,hamaika urtekin.
-Ta bizikleta bakoitzak beria zeukan?
-Bai, bai. Batzuk juten zian autobusan ta beste zea batzutan ta.

Egilea(k): Mikel Zulaica Uranga (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia