Errenteria (Gipuzkoa)

"Nire tokia mendian dago"

"Nire tokia mendian dago" <p>Gerra hasi zen garaian Tolosako izebarekin oporretan zen Bego&ntilde;a, eta ezin izan zen Errenteriara itzuli. Ez zuen familiarn berririk. Errenteria hartu zutenean, aita joan omen zitzaien etxekoei, handik ihes egin behar zutela esanez. Etxekoek kontatuta daki Bego&ntilde;ak zer nolakoa izan zen frontean hil zuten bere anaia Alejandroren despedida.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zen garaian Tolosako izebarekin oporretan zen Begoña, eta ezin izan zen Errenteriara itzuli. Ez zuen familiarn berririk. Errenteria hartu zutenean, aita joan omen zitzaien etxekoei, handik ihes egin behar zutela esanez. Etxekoek kontatuta daki Begoñak zer nolakoa izan zen frontean hil zuten bere anaia Alejandroren despedida.

Transkripzioa

- Bale, ordun, berriz´e bueltatuko gea. Errenterin zeunden zu, neska koskorra ziñan, eskolan zenbiltzen… Eta esan diazu oporretaa etorri ziñala?
- Bai. Nere ahizpa zaharragua zan ta hua ekartzen zun. Hara! Hau erraiña, horren emaztia.
- Erraiña: Zuk segi zure rollon.
- Ahizpa ekartzen zun ta “Ama, ni ez nazu behin´e eramaten” ta “Bai, eramango zaittut ba, eramango zaittut”, ta hala ekarri niñun izeban etxea, ta hoi gertatu ba, gerra hastia. Ta gero ezin jun festetaa. Damutu zitzaiean, baiño alperrik.
- Nora jun ziñan oporretaa? Tolosako auzo batea?
- Tolosako izeban etxea.
- Nun zan hoi?
- Ba, Barrio Urzabal, Urzabal baserriya.
- Lizartza aldea?
- E?
- Lizartza aldea?
- Lizartza aldea.
- Oporretaa izeban etxea. Eta han zeundela, zuk oporretan, osea, kaletik baserrira junda, zer iten zendun? Itxulen-ta ibiltzen ziñan? Aintzen zizuen o…?
- Ez, ni… jolasen o, ze ibiliko nitzan? Izebakin zerbaitte. Ta gero, hala, ba, Errenteriye ba… ya Errenteria sartu zianen, aitta jun zitzaiela ta esan ziyela: “Ahal dittuzuen gauzak hartu ta guazen. Laister etorriko da kamioien bat eta alde ein beharra daukeu”.
- Hoi zu izeban etxen ziñan bitarten?
- Ni izeban etxen neon. Nik ez nekin ezerre. Haik han zeuden, Errenterin, ta ni hor. Ta ni nola ezin nitzan pasa. Ta gau batian Alejandro honek esan emen ziyen: “Gerraa jun beharra daukat, ba. Frentea noa. Ez dakit biziik etorriko naizen o... Biziik baldin banaiz, etorriko naiz. Hiltzen banaiz, berriz, ba! Ze inporta dio ba oain hil o hemendik larogei urtea hil? Total, Jainkoai kontu gutxigo eman beharko dixkat”. Eta, klaro, hala hasi zanian, ama negarrez. Ta esan zula: “Ba! Geo, zuek´e on-onak izan, e? —beste ahizpai esan ziyon— Zuek´e on-onak izan. Ta geo, azkenian, juntatzen geanian danak Josepeteko zelaiyian, nik txistua joko det. Jo ta jo! Baiño jendia nekatuta´re jo ta jo aiko naiz. Eta San Pedroi esango diot: hi, San Pedro, ekar zak sagardua!” Eta orduntxe parra atera emen zitzaion amai, ta “Bueno, ya banua. Ama parrez uzten det, ta ya banua”. Hala segi emen zun. Hua, egun batian, anai zaharrena —zeatzen zittun hoi ta Batzokin ibiltzen zan hoi— egun batian, zaurittu zankuan. Eta, klaro, ya [ospitalea alleatzen] ai giñela,bidian kotxian bala galdu bat etorri ta txoferra hil. Eta geo kotxia hara ta honea, ta baztarren geratzea egokittu. Hala, hurrena zijuan kotxiak hartu emen zun, ta Gernikako ospitalea eraman zula. Ta hurrengo egunian, anaia txikina, Sabin, frentea juteko, Alejandro anaiai esatea ondo zegola Felipe. Ta harena jun, ta bestia hila zala. Bat erittu dan notiziyakin jun ta bestia hil zalako notiziyakin buelta. Ta Jose Antonio Agirre lehendakariyak nahi emen zun Frantzia pasa gure Alejandro hoi, baiño “Ez, nere lekua mendian dao” erantzun emen ziyon. Haren destinua han egongo zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia