Errenteria (Gipuzkoa)

Alejandro Lizaso Eizmendi, anaia

Alejandro Lizaso Eizmendi, anaia <p>Alejandro Lizaso, Bego&ntilde;aren anaia, txistulari famatua izan zen. Bego&ntilde;ak ematen digu bere berri. 'Eusko gudariak' jatorrizko ereserkiari moldaketaren bat egina da Alejandro.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alejandro Lizaso, Begoñaren anaia, txistulari famatua izan zen. Begoñak ematen digu bere berri. 'Eusko gudariak' jatorrizko ereserkiari moldaketaren bat egina da Alejandro.

Transkripzioa

- Bai, hor bada zean argazkiya.
- Nola izena zun zure aitonak?
- Nere aittak?
- Bueno, zure aitak.
- Gillermo Lizaso. Eta bertsok´e idazten zittun.
- Hiztuna 2: Harek ez al zun asmatu `Eusko Gudari´an letra edo?
- Hiztuna 3: Hua zan Alejandro.
- Alejandro beste…?
- Hiztuna 3: Bere anaia. Bere anaiak, `Eusko Gudariak´ beak sortutakoa da.
- Zure anaiak o zure osabak? Zure anaiak?
- Nere anaiak. `Eusko Gudariak´… Aurreneko letra tristia irudittu emen zitzaion ta gero “Irrintzi bat entzun da” hoi. Ta gero, klaro, mendia, zeara, frentea zijoaztenen beti hua “Irrintzi bat entzun da” iñez.
- Beak jarri ziyon irrintziyan esaldi hoi? O dana goitik behera?
- Dana, bai.
- Dana goitik behera, e?
- Hiztuna 2: Jende azkarra, zea!
- Ilustria familiya, e?
- Ordun, 36ko garaiyian, ia txistulariik onena jotzen zuen. Irabazi zittun: konkurson Hondarrabin bigarren geratu zan; gero hurrena lehenengo geratu zan. Berriz´e onena zanai irabazi in ziyola ta gero Errenteriko Banda jun zan Bilbaora konkursoa, ta han´e irabazi in zuen. Eta han irabazitako eta beste irabazitako domiñak utzi zittun aberriyantzako, armak erosteko behar baldin bazittun´e. Ta bea gerran hil zan.
- Aittona… zure aitta?
- Anaia. Alejandro.
- Ordun, sarik irabazi zittuna Alejandro izan zan?
- Bai.
- Baiño aitagandik ikasita?
- Ba, aitagandik o… ez dakit, ba. Aitagandik solfeua ta. Gero Isidro Ansorena o harena´re uste det…
- Harekin ikasten zun?
- Uste det baietz.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia