Errenteria (Gipuzkoa)

Batzokian antzezle

Batzokian antzezle <p>Giro erdalduna omen zen Errenterian Bego&ntilde;a haur koskorra zenerako. Hala ere, Bego&ntilde;ak dio eurek nahiko inguru euskalduna zeukatela, izan ere, aita eta anaia nagusia batzokian ibiltzen baitziren. Antzerki obraren bat antolatu izan zenetan, tartean ibili omen zen Bego&ntilde;a, eta baita 'Joxe Gergorio ta Mari Piliparen ezkontza erabakia' izeneko obran parte hartu ere, besteak beste.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Giro erdalduna omen zen Errenterian Begoña haur koskorra zenerako. Hala ere, Begoñak dio eurek nahiko inguru euskalduna zeukatela, izan ere, aita eta anaia nagusia batzokian ibiltzen baitziren. Antzerki obraren bat antolatu izan zenetan, tartean ibili omen zen Begoña, eta baita 'Joxe Gergorio ta Mari Piliparen ezkontza erabakia' izeneko obran parte hartu ere, besteak beste.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, gaiñontzian, Errenterin, erdera dexente hitz egingo zan garai haitan.
- Bai, bai, dexente zan. Baiño euskera´re… Ez dakit ba gu euskaldun tartian ibiltzen giñalako edo… poliki. Gure aittan zea… taberna… o zea guziya Batzokiya zan. Anaiak´e bai. Anaia negun, zaharrena, bea aitzen zan antzerkitako zuzendari ta kargu. Bai. Zeak, dekoraziyo guzik kanbiatu ta danak. Ni´re hiru antzerkitan atera nitzan. Neska koskorra tartian behar zan ta ni´re atera nitzan.
- Ta ze elkartek iten zitun hoiek? Hoiek ere Batzokiko jendiak? Hor... euskal mugimendua behintzat.
- Batzokiko jendiak, bai.
- Ta nun iten zenituen ba antzerkik?
- Batzokin.
- Bertan?
- Bai. Urte baten nere antzerkia tokatu zan, bai, karnabal batzutan-ta Tolosaa etorri ta Tolosako Batzokin…
- In zenuen?
- In gendun, bai. `Joxe Gregorio eta Mari Piliparen ezkontza erabakia´.
- Hoi al zan?
- Hoi zan, bai.
- Ta zu zein ziñan? Ze pertsonaje?
- Ni? Ba nitzan neska koskor bat. Ta, zean, jun giñan festaa, bi ahizpa giñan-ta, nere ahizpa ta ni, ta, zea, jun giñan festaa. Ta etorritakon, ni nere ahizpa nola ibili zan ta ze in giñun-ta kontatzen. Ni “de kontakatillu”.
- Eta hoi, zure anaia ibiltzen zan, ordun, zuzendari?
- Bai.
- Delineante ikasi zun hua?
- Bai. Bestia… bestia zan txistulariya, Errenteriko Bandako txistulariya.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia