Errenteria (Gipuzkoa)

Etxean gazteleraz hitzik ez

Etxean gazteleraz hitzik ez <p>Espainiako Bigarren Errepublikak eskolarako adinean zela harrapatu zuen Bego&ntilde;a, eta aitak aukera izan zuen bezain laster, euskaraz ikasi ahal izango zuten eskola batera eraman zituen alabak. Izan ere, aitak debekatua baitzien etxean gazteleraz egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Espainiako Bigarren Errepublikak eskolarako adinean zela harrapatu zuen Begoña, eta aitak aukera izan zuen bezain laster, euskaraz ikasi ahal izango zuten eskola batera eraman zituen alabak. Izan ere, aitak debekatua baitzien etxean gazteleraz egitea.

Transkripzioa

- Herriko eskolaa o…?
- Bai, juten giñan. Baiño ordun zeon Alfonso XIII. Zer zan ba ordun? Ze klase Alfonso XIII… erregia zeona. Gero hurrena etorri zan republika. Eta republika etorri zanian, Errenterin bi ikastola jarri zittuen. Nere aittak bai azkar asko españolati aterata ikastolaa! Eske nere etxian hitz bat ezin zan erderaz in, e!
- Ez, e? Galarazita?
- Ezta hitz bat´e! Ni aittak bi aldiz jo niñun! Batian, gendun, hola, fabrikatik etxea, hola, pasillo bat, eta esaten zigun: “Hemen ez ibili txinguan!”. Ta beti hantxe gu´re ba! Ta bai-ta-ez-ta etorriko ta. Ai giñan txinguan […], atia iriki [zunian]nei iya muturrez aurrea bota ta “Gaiñea erderaz! Oain´e hemen ta gaiñea erderaz!”. Eskailleretan korrika abittu nitzan. Bai, lau zankadataa pasa ta hua pasaportia eman ziana! A! Nere lagunai´re esaten niyen, e, euskeraz ez [bazekiyen]: “Cuando viene mi padre, callaros, ¿eh?”.
- Benetan, e?
- Bueno! “Callaros cuando viene. Si le veis a mi padre, callaros”. “Ez al do lagunik euskaldunik, o?”. Jo. Eguardin, zea, `Euzkadi´ periodikua hartzen zun, Bilbaon itten zan ta. Eskolatik etxeakon nik eramaten non ta. Egun batian juten naiz eskolatik eta: “Buenas tardes”. “Zer da hoi?” altxa ta “Aide, e! Baiño beheko atariko ateaiño, e! Ta tinbria jota etorri!”. Jolin, hua ikara sukaldian sartzeko. “Ia, ba! Ia, ba!”. Kendu zizkiun “Buenas tardes” esateko goguak!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia