Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra denboran bala sartu zioteneko kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-035-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bi aldiz zaurituta egon zen gerra denboran. Bala non sartu zitzaion azaltzen du. Hilabete eta erdi inguru egin zituen ospitalean. Honen inguruko kontuak.

Transkripzioa

-Zuk badakazuz hola abenturak?
-Bai. Bi bidar heriduta be egon nitzan ta...
-Heriduta e?
-Bai, baten balia hementxe sartu —gabonetan zan— ta hementxe geratu. Hau hazurrau apurtu ta hemendikan erten zialakuan —hemen zulua zauan ta— zauan medikua ta hartzen ninduan ginasietan ta ezin aguantau, ezin, min baliakin. Ginasia eitten be min ematen dau harek galanta. Ta nik hementxe naukala ta etara die plakia ta "Errezoia zeukan". [...].
- Baltza izango zan hori, e?
- Gabian illunabarra zan, […], "Blast!" eta behera.
- Jo-ta seko? Eta gero ospittalian horrekin zenbat denpora egon ziñan, ba?
- Ba, hillebete pasau. [Pamplonan], Marcillan etara zien. Marcilla, azukrien fabrikia dao han, herri txiki-txiki bat. Ba, hillebete ta erdi bat ein nittuan han.
- Han onduen, igual...
- Ta direktoriak esan zian —nafarra zan ta—: "Oin zortzi ordu daukaaz etxerako ta oin jun hari saniau artian. Ta, bestela, saniau arte egoten bahaiz, hemendik frentera jun bihar dok". Saniau [barik] etorri etxera, etxera etortiarren.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia