Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldadutzan sukaldeko laguntzaile

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-035-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzan kamilero lanak egiten zituzten eta sukaldean laguntzen ere ibiltzen ziren: egurretara joan, egurra txikitu, patatak zuritu, sua piztu... Janari aldetik ez zuten arazorik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk e... kamillero eitten genduan.
-Nun?
-Kamillero. Ta koziñan, frentiak [galtzen zabanian] kozinan biharra ein. Ta jan ta edan ondo eitten genduan guk, ondo. Geure kapitanak esanda: "Zuek nahi dozuena jan". "Ein lana holaxen" esaten zigun guri harek.
-Ya, baiña orduan dana han barruan eitten zenduen, ez? Batalloian edo...
-Bai.
-Kanpora ez zenduen ertetzen, herrira edo?
-Egurretara ta, badakizu, koziñan biharra eitteko egurrak ekarri ta, pitzatu ta ipini ta, sua ein ta, patatak zurittu ta...

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia