5.000 erreal ostu zizkiotelako disgustuaz gaixotu eta hil
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bittor senarra, Bittorian (Gasteizen) idiak erosten edo saltzen 5.000 erreal ostu zizkiotelako, gaixotu eta hil zela kontatzen zuen amama Ambrosiak. Orduan diru asko zen 5.000 erreal, idi -buztarriaren balioa edo. Lapurreta haren ostean, etxera etorrita, senarrak ezin arteak hartu. Eta Ambrosiak bere gizonari halako buruko minik ez egiteko esaten zion arren, horregatik euren bost seme-alabek mila erreal bana gutxiago baino ez dituztela izango, eta ez dela ezer hori eta norbere osasuna dela hobea eta horregaitik halako buruko minik ez hartzeko esaten zion arren, senarrak ezin arteak hartu. Senarrak haxe (huraxe) eta haxe(huraxe) beti buruan, eta harexek gaixotu ei zuen. Bittor senarra hala gaixotu eta hil zela kontatzen zien Ambrosiak txiki-txikitatik aita barik geratu ziren alaba Klaudia eta beste seme-alabei. Eta Klaudiak alaba Julitari esaten zion bere ama Ambrosiak esaten zuena.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: EGT-007/006
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!