Errigoiti (Bizkaia)

Julita Bilbon josten ikasten egon zenekoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Julita josten ikasten ibili zen Bilbon, Buenos Aires kalean, “Academia Adrada”n. Bertan jan eta bertan lo egiten zuen, eta bertan egon ziren bere moduan ikasten lekeitiar bat eta Miranda de Ebroko bat. Eta Burgosko neskame bat euki zuten etxean, txikitxo bat. Lekeitiarrak neskame horri “El conejo” (“Untxia”) esaten zion. “¡Aquí está el conejito!” (“Hemen dago untxitxoa!”) eta esanez, horretara beti burletan ibiltzen zuen aurretik. Orduko unekadan Julita bertan eskilaran zegoen ileapaindegira joan zen ilea ebakitzen. Ileapaindegian ilea “a la melena” ebagi zioten, aintzinako poetek eramaten zuten erara, Julitari ilea horrela eramatea gustatzen ez zitzaion arren. Eta etxera joan zenean, lekeitiarrak ilea poeten erara orraztu ziotela esan zion. Eta gauez, eurek sukaldean afaritan zeudela eta ugazabandrea bere familiarekin saloian, halako “saltserie” antzekoa zen lekeitiarrak Julitari bota zion: “ ¡A ver tú, poeta, dile alguna poesía a este conejito!”. (“Ea zu, poeta, esaiozu poesiaren bat untxitxo honi!”). Eta Julitari bat-batean irten zitzaion: “Por entre unas matas seguido de perros, no diré corría, volaba un conejo.” Berak hori esanez batera, enee!, hasten da barreka lekeitiarra… etxea ere bota beharrean! Eta saloian zeuden ugazabandrea eta umeak zer gertatu ote zen jakin guran irten, Lekeitiarrak gogo biziz azaldu, eta Julitak poesia osoa bota.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia