Errigoiti (Bizkaia)

Don Vicente Urkiza abadea umeei dotrina adibideak ipiniz irakasten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dotrina irakasten guztiz ona zen abadea, eta Julitak akorduan dauka sorginkeria edo sineskeriaren definizioarena (kartilako erantzunekoa), abadeak ipini zien adibide eta guzti. “Egite edo gauzaren batek goi kemenen bat daukala uste izatea da sineskeria edo sorginkeria”. “Esaterako baten, atearen azpitik haizea doa, baina ez da ikusten. Eta han haratxoago dagoen orbela mugitu egiten dela ikusten duzue, eta zuek sorginen batek mugitu duela pentsatzen duzue. Baina ez, hori sinestea da sineskeria edo sorginkeria. Hori fenomeno naturala izan da, orbela haizeak mugitu du.” Eta haren lez azaltzen zizkien beste gauza guztiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia