Hainbeste behar eginda 36 urterekin hil
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osaba Juan abadea 36 urterekin hil zen kuntzurrunetako gaixoaz (guntzurrunetako/giltzurrunetako gaixoaz). Berak min eta min izaten zuen, baina, minak izan arren, orduko medikuak ezer ulertu ez. Eta udan etxera oporretan etortzen zen anaia fraideari itxaroten egon zen, San Sebastianeko (Donostiako) mediku batengana elkarrekin joateko, eta azkenean berandu eginda joan zen, joan zenean, kuntzurrun (guntzurrun/giltzurrun) biak infektatuta zeuzkan. Barru ederreko pertsona izan zen, denei laguntzekoa. Bere abade lanaz gain, bere abade beharrak egin eta gero, Zabaleko baserrian ere, gauzak ondo ikusi gura eta, hainbeste behar egiten zuen: artoaren kapazeaz eginda zeuden koltxoien ordez, muelledun koltxoiak egin zituen, eta koltxoien muelleak latroa eta zerrotaz berak egin zituen. Hainbeste lan eginda, hainbeste izerdi emanda, 36 urterekin kuntzurrunak (guntzurrunak/giltzurrunak) huts eginda, gaixotu eta hil zen (1925ean, bere ama Ambrosia baino apur bat arinago)
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: EGT-007/020
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!