Julitak Sakamantekasen antzekoengandik ihes egin zuenekoa
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamalau-hamabost urte zeuzkanean, baserritik Errigoitiko beheko parrokiko beranduko mezatara (goizeko hamaiketakora) kaminoan zihoala, Julitari kotxe bat geratu zitzaion ra! ondoan, eta bi edo hiru morroi agertu zitzaizkion barreka haginak erakusten. Plan txarrean iritzi zien aurpegian. Odolak ere gora egin zion Julitari. Susmo txarra hartu zien. Sasoi haretan ibili zen zarata Sakamantekasek ez dakit nor harrapatu duela, odolak kendu dizkiola… Eta berari gizon hareek halakoxeren batzuk zirela iruditu zitzaion. Eta zer egin zuen berak? Da! Kotxeko atea irekitzen hasi zirenean, bidezidorrera ra! salto egin eta handik behera (arrapaladan arin egin). Bera harrapatuko zuenik ez zegoen, atzetik etorri balira ere. Erreka ondotik Errigoitiko Urira igo zuen. Erreka ondotik Errigoitiko Urira zihoala, kotxeak gerotxoago arrankatu zuela entzun zuen.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: EGT-009/001
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!