Errigoiti (Bizkaia)

Soldaduak ihesean eta auzokoak seme gudaria etxean gordeta

Soldaduak ihesean eta auzokoak seme gudaria etxean gordeta Goiko Tiadora (Teodora) eurenean zegoen une hartan. Bere gizona Santi eta Julitaren aita goizean goizetik Biontzolora joan ziren, eurei etxetik irteteko esanez gero, han lekua ote zeukaten jakiteko. Bitartean, euren izekoari arraroak iruditzen zitzaizkion goiz hartako lehenengo isiltasuna eta hurrengo soldaduen mobimendu arraroak, soldaduak okertu eta erratuta mobitzen zirela iruditu zitzaion. Eta gero, haor (hara hor)! Soldaduak euren etxe ondotik arrapaladan ihesean ikusten hasi ziren, gero eta soldadu gehiago arrapaladan ihesean, Bilbora nondik joaten den galdezka. Eta auzoko Alejok, tejabanan jarrita, soldaduei Bilbora nondik joaten den esaten zien. Alejo larri eta estu zegoen soldaduak bere etxera sar ez zitezen, gerran gudari-soldadu ibilitako semea, hil dalakoan, bere etxean zulo baten gordeta zeukalako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Goiko Tiadora (Teodora) eurenean zegoen une hartan. Bere gizona Santi eta Julitaren aita goizean goizetik Biontzolora joan ziren, eurei etxetik irteteko esanez gero, han lekua ote zeukaten jakiteko. Bitartean, euren izekoari arraroak iruditzen zitzaizkion goiz hartako lehenengo isiltasuna eta hurrengo soldaduen mobimendu arraroak, soldaduak okertu eta erratuta mobitzen zirela iruditu zitzaion. Eta gero, haor (hara hor)! Soldaduak euren etxe ondotik arrapaladan ihesean ikusten hasi ziren, gero eta soldadu gehiago arrapaladan ihesean, Bilbora nondik joaten den galdezka. Eta auzoko Alejok, tejabanan jarrita, soldaduei Bilbora nondik joaten den esaten zien. Alejo larri eta estu zegoen soldaduak bere etxera sar ez zitezen, gerran gudari-soldadu ibilitako semea, hil dalakoan, bere etxean zulo baten gordeta zeukalako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia