Errigoiti (Bizkaia)

Julitaren ama gaztetxotan Bilbon neskame bere amak emandako aholkuekin

Julitaren ama gaztetxotan Bilbon neskame bere amak emandako aholkuekin Erdara ikastearren, Ambrosiak (Julitaren amamak), bere alaba zaharrena, Klaudia (Julitaren ama) Bilbora bota zuen neskame. Han, Zabalbide ondoan neskame zegoela, ez dakit zertzuk garbitzeko, mantak garbitzeko edo, Zabalbidetik gora ur goria eramaten ibiltzen zen Klaudia. Ambrosia ama noizik behin baten bisitan joaten zitzaionean, Klaudia alabak negar egiten zuen. Orduan amak ea pozik ez zegoen galdetzen zion Klauditxuri, eta deskontentu egonez gero, beragaz etxera itzultzeko esan. Eta Klauditxuk “Ez, ama, ni pozik nago, baina zeu ikusi eta negarrak urtetan dost”erantzuten zion amari. Amak aholku bat emanda utzi zuen alaba Bilbon neskame: ”Buruko orratz baltz bat topetan bazu be (topatzen baduzu ere), ugazabari emon (eman), berana (berea) da eta. Ez inorenik hartu, buruko orratz baltz bat ere ez, gero!”.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erdara ikastearren, Ambrosiak (Julitaren amamak), bere alaba zaharrena, Klaudia (Julitaren ama) Bilbora bota zuen neskame. Han, Zabalbide ondoan neskame zegoela, ez dakit zertzuk garbitzeko, mantak garbitzeko edo, Zabalbidetik gora ur goria eramaten ibiltzen zen Klaudia. Ambrosia ama noizik behin baten bisitan joaten zitzaionean, Klaudia alabak negar egiten zuen. Orduan amak ea pozik ez zegoen galdetzen zion Klauditxuri, eta deskontentu egonez gero, beragaz etxera itzultzeko esan. Eta Klauditxuk “Ez, ama, ni pozik nago, baina zeu ikusi eta negarrak urtetan dost”erantzuten zion amari. Amak aholku bat emanda utzi zuen alaba Bilbon neskame: ”Buruko orratz baltz bat topetan bazu be (topatzen baduzu ere), ugazabari emon (eman), berana (berea) da eta. Ez inorenik hartu, buruko orratz baltz bat ere ez, gero!”.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia