Errigoiti (Bizkaia)

Julitaren disgustua Errigoitiko eskolan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Errigoitiko eskolan ume asko egoten zen orduan. 40 ume edo edukitzen zituen irakasle bakoitzak. Ez zen egoten lekurik, eta eurek berandutxo hasi ziren eskolara. Julita 8 urterekin hasi zen Errigoitiko eskolara, eta 10 urterekin igaro zen eskola txikitik eskola nagusira. Eskola txikiko irakaslea Doña Ines Aldana izan zen, eta eskola nagusikoa Doña Carmen Torres, Castrokoa. Irakasle honek askatasuna ematen zuen idazlana egiterakoan bakoitzak gura zuen gaiari buruz egiteko. Eta Julitak “ Los dos amigos” eskolako irakurgaiari buruz egitea pentsatu zuen. Idazlana egiteaz gain, irudia marraztu behar zuten. Idazlana eginda zeukala, Julitak ezin lortu bere gustuko marrazkia egitea. “Motz urtetan eustan!! (itsutsi irtetzen zitzaidan)” dio. Eta borratu eta borratu, rast! Orria apurtu! Enee! Hura izan zen akabua beretzat, ez zion ardura orduan hil balitz ere ez, hura beretzat disgustu mortala izan zelako. Orduan esku biekin burua estalita mahai ganean parau (jarri) zen, eta maestreak igarri zeozer gertatu zaiona. Eta koadernoa erakusten joateko agindu zion. Baina “bera bapez joan”, esku biekin burua estalita, hantxe geldi! Ha apurtua eraman baino lehenago, eskolatik etxera bota balu ere gurago berak! Maestreak koadernoa eskatu eta eskatu, eta bera bapez joan (batere ez joan), esku biekin aurpegia estalita hantxe egon, irakasleari jaramonik egin barik. Koloreak pasauta egon zen, txispatuta. Eta azkenean irakasleak ez zion jaramonik egin. Eta gero bere errakuntza hura zerekin estaliko zuen, zer egingo zuen, ezin pentsatu eta ezin pentsatu ibili zen. Azkenean pegamentuaz eta kalkamoniaren batekin edo estali zuen. Huraxe izan zen Julitak eskolan pastu zuen disgusturik (atsekaberik) handiena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia