Markes Txikito
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-007-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren amaren aittittek Juan Antonio izena zuen, baina Markes Txikito esaten zioten, baserri biren ugazaba zelako, Errigoitiko Zabaleko baserriaren ugazaba eta Foruko Uribarriko baserriarena, eta herrian alkate ere izan behar izan zuelako. Hark baserri biak erabiltzen zituen. Eta egun baten Uribarriko baserrian larritu eta sutondoan jausi zenean, Zabalen bizi zen Bittor semearen bila etorri ziren, eta hiru kilometro badaude baserri batetik bestera, Zabaletik Metxikara kilometro bat, Metxikatik I(U)ntxurriñara beste kilometro bat, eta I(U)ntxurriñatik Uribarrira beste bat. Juan Antonioren seme-alaba bi, Bittor eta Anakleta, Zabaleko baserrira ezkondu ziren (etxekonak izateko), Bittor, Julitaren aittitte (aitona), Julitaren amaren aita (Laukarizko Ambrosia ezkontide zuela), Zabaleko baserriaren oinordeko izateko, eta Anakleta arreba (Larrabetzuko Aizpuru ezkontide zuela) baserriaren beste erdira, gozamenean, bere aita Juan Antonio bizi zen bitartean. Juan Antonioren beste seme bat Errigoitiko Altoako baserrira ezkondu zen hango oinordekoa zen alabarekin.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: EGT-007/001
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!