Albisteak

Hizkuntzak biziberritzeko gakoak eskaintzen
2010ko mai. 15a, 17:44
Nola biziberritu galbidean dauden hizkuntzak? Kitxua, aimara… milaka hizkuntza daude munduan hizkuntza indartsuagoek zapalduta, galtzeko arriskuan. Eta hiztun komunitate horientzat euskara eredu izan daitekeela uste du Garabide elkarteak. Azken 50-60 urteetan euskararen alde egin den lana ezagutzea baliagarria dela, nondik nora jo jakiteko. Horregatik, Euskararen berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk liburua eta ikus-entzunezkoa plazaratu ditu.

Badihardugu eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteen arteko hitzarmena
2010ko mai. 14a, 15:39
Badihardugu Euskara Elkarteko Asier Sarasuak eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteko Iker Ajuriak elkarlanerako hitzarmena sinatu berri dute Lea-Artibai eskualdeko ahozko ondarea jaso eta hedatzeko asmoz.

Donostiako Ahotsak proiektua ondo bideratuta
2010ko mai. 5a, 14:34
Aste honetan urtebete bete da Donostiako Ahotsak proiektua martxan jarri zenetik. Donostiako Udalak eta Badihardugu Elkarteak izenpetutako lankidetza-hitzarmenari esker, Donostiako ahozko ondarea, hizkera eta memoria historikoa jasotzeko hainbat grabazio egin dira azken urte honetan Donostiako auzo guzti-guztietan.

Hiru herri berri: Urruña, Zeanuri eta Murueta
2010ko api. 26a, 10:20
Apurka-apurka gorantz doa landutako herri-kopurua. Lapurdiko Urruña eta Bizkaiko Zeanuri eta Murueta dira horietako azkenak, eta horiekin 141 herritara heldu gara.

Dokumentazioa eta Ondarearen Komunikazioa Interneten
2010ko api. 20a, 23:03
Gaur goizean zehar jardunaldi interesgarria izan da Leioako Campusean. Kazetaritza Sailak antolatuta, Dokumentazioa eta Ondare Bibliografikoaren Komunikazioari buruzko 3. jardunaldiak izan dira. Interneteko proiektuei eskainitako tartean Ahotsak.com proiektua aurkezteko aukera izan dugu.

4.000 bideo-pasartetik gora ikusgai
2010ko api. 14a, 08:42
Aleka-aleka lau milakoa lortu dugu. Ahotsak.com webgunean hamaika herritako 4.000 bideo-pasarte baino gehiago daude ikus eta entzungai.

"Azpeitiarren hizkera" aztergai
2010ko mar. 26a, 12:54
Azpeitiak herri-gutuna jaso zueneko 700. urteurrenaren harira, "Azpeitiarren hizkera" hizpide izan zen asteazkenean (martxoak 24) Patxi Goenaga euskaltzain eta irakaslearen eskutik
Hiztegi Batua (II) - Lexikoaren Behatokia eta Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO). Jendaurreko aurkezpena.
2010ko mar. 23a, 11:32
Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren inguruan gaur antolatu dituen jardunaldien barruan, baliabide berri bi ere aurkeztu ditu jendaurrean: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia (LB). Kontsultagai daude gaurdanik Euskaltzaindiaren webgunean.
Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak. Jardunaldia.
2010ko mar. 23a, 10:26
Gaur, martxoaren 23a, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da. Horrekin batera, egun horretan jendaurrean aurkeztuko dira aurrerantzean Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berriak, hain zuzen ere, Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

Bi mila hizlariren grabazioak Ahotsak.com-en
2010ko mar. 17a, 10:51
Bi milagarren hizlariaren datuak sartu berri ditugu gaur. Elgoibarko Manuela Larrañaga da lekuko hori, atzo bertan egin zion elkarrizketa Kepa Elortza lankideak. Kontua da dagoeneko bi mila pertsonaren grabazioak ditugula. Horietako asko sarean daude jada edonoren esku.
“Zarauztar aitona-amonen hizkera” sarean dagoeneko
2010ko mar. 17a, 09:15
"Zarauztar aitona-amonen hizkera" 1987ko egitasmoaren materiala berreskuratu eta landu dugu ahotsak.com proiekturako: zintak digitalizatu, kodifikatu, eta 1987an egindako transkripzioak sareratu ditugu; soinu-artxiboak ere laster egongo dira entzungai.

Ecuadorreko ikerlariak Ahotsak.com ezagutzen
2010ko mar. 8a, 10:41
Joan zen astean bisita berezia izan genuen Ahotsak.com proiektuaren bulegoan. Ecuadorreko PUCE unibertsitateko Marleen Haboud ikerlaria izan zen Eibarren, bere lanen berri ematen eta Euskal Herrian egiten dugun proiektuaren gorabeherak ezagutzen. Elkarlanerako lehenengo pausoa izan da.
Zumaiako hitanoa landu eta bultzatzeko proiektua martxan da
2010ko mar. 5a, 13:06
Zumaiako Udalak hitanoa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu du Mintzola fundazioarekin.

Videoweb saria Ahotsak.com proiektuarentzat
2010ko mar. 1a, 11:58
Asteburu honetan sari polita jaso du ahotsak.com webgune eta proiektu honek. Bilbon izandako VideoWeb'10 sariketan sari berezia jaso dugu. Eskerrik asko!

Ormaiztegiko lehenengo bideoak sarean
2010ko ots. 25a, 09:05
Kontxa Intxausti Peña, 1919an jaioa dugu Ormaiztegiko lehen lekukoa.

Euskadi Irratian Ahotsak.com proiektua aurkezten
2010ko ots. 12a, 13:06
Atzo arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan izan ginen Ahotsak.com proiektuaren inguruko gorabeherak azaltzen. Zer da ahotsak.com? Zer egin nahi dugu? Non ari gara elkarrizketak egiten? Saioa entzungai duzu, nahi izanez gero.

Aka-Bo hizkuntza desagertu da
2010ko ots. 9a, 09:31
Joan zen astetik hizkuntza bat gutxiago dago munduan. Urtarrilaren 26an hil zen Boa Sr emakumea, 85 urte zituela. Bera izan da, azken 30 urteetan, Aka-Bo hizkuntzaren azkenengo lekukoa. Hizkuntza bat gutxiago munduan.

Hondarribiaren oroimena: gure aitona-amonekin blagan
2010ko ots. 7a, 21:34
Adinekoen testigantzak jaso ditu "Hondarribiaren oroimena"k 24 adinekoren testigantzak bideoan bildu dira "Duela urte gutxira arteko bizimoduari" buruzko dokumentala argitaratuko dute datozen hilabeteetan.

Langune elkartea sortu da
2010ko urt. 31a, 21:45
Joan zen asteartean hitzordua izan genuen Donostian: Langune elkartea sortu zen, Hizkuntza Industrien Elkartea. Ibaetako kanpusean hainbat elkarte, erakunde eta enpresetako ordezkariak elkartu ginen eta elkartearen sortze-batzarra eta ez-ohiko batzar orokorra izan genituen.

101 herri, ehundaka kontu
2010ko urt. 6a, 19:09
Zenbaki borobila da 100, eta hori gainditzea ere borobila! 101 herritako hiztunen kontakizunak daude entzun eta ikusgai dagoeneko webgunean. Zerrendaratzen azkenetarikoak Urnieta eta Amezketa izan dira.