Erroibar
Nafarroako iparraldean dagoen udalerria eta ibarra da, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean kokaturik. Herri hauek osatzen dute udalerria: Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri, Erro, Esnotz, Lintzoain (herriburua), Loizu, Mezkiritz, Orondritz, Bizkarreta-Gerendiain eta Zilbeti. Horietaz gain, Jaurerrietako etxeguneak eta antzinako herri hustuak daude: Astigarreta, Oiaide edo Olaide, Orosa, Orosurgi, Ureta, Urniza, Gurbizar eta Larraingoa. Mugakide herri eta herrialde hauek ditu: Aldude eta Urepele (Nafarroa Beherea) eta Baztan iparraldean, Auritz eta Artzibar ekialdean, Lizoain hegoaldean eta Esteribar eta berriz Baztan mendebaldean. Berezko euskalkia zeukaten, erroibarrera, hain zuzen ere. Gaur egun, ordea, ia galdutzat jo daiteke bertako euskara, Bonapartek bere sailkapenean Hegoaldeko Goi-Nafarreran kokatu eta gaur egun Koldo Zuazok nafarreratzat jo duena. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, erroibarreko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 4 euskaldun behintzat baziren Zilbeti, Lintzoain eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa. Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. Aurizberriko ikastola da eskualdearen berreuskalduntzearen eragile nagusia, Garraldako Institutuarekin batera. (Argazkiko herria Zilbeti da)
Hizlariak: 12;
Zintak: 13;
Pasarteak: 64;
Transkribatutakoak: 13;
Audioak: 13;
Bideoak: 51
Hizlariak
# | Hizlaria | Zintak | Pasarteak | |
---|---|---|---|---|
1 | Agorreta Garde, Santiago (1921-2013) |
![]() |
||
2 | Beaumont Oroz, Francisco (1902) |
![]() ![]() |
||
3 | Campos Exposito, Faustino (1894) |
![]() ![]() |
||
4 | Erro, Florencio (1929) |
![]() |
||
5 | Esain Olondriz, Daniela (1903) |
![]() ![]() |
||
6 | Iribarren, Agustin (1971) | |||
7 | Iribarren, Luis (1928) |
![]() |
||
8 | Lusarreta Lusarreta, Ana Mari (1912) |
![]() ![]() |
||
9 | Presto Sario, Santiago (1933) |
![]() |
||
10 | Saragueta Zubiri, Marcos (1909) |
![]() ![]() |
||
11 | Urtasun Urtasun, Rafael (1908) |
![]() ![]() |
||
12 | Villanueva Zandueta, Jose (1911) |
![]() ![]() |