Santiago Agorreta Garde
Mezkiritz; Erroibar (Nafarroa) (1921-2013)
Biografia
Erroibar udalerriko Mezkiritz herriko Ureta auzoan jaioa eta bertan bizi izandakoa. Bertako euskara garbi eman ahal izan zuen azkena izan zen Santiago, seme-alabei euskara irakatsi arren, haiek batuarekin nahasia zutelako. Santiagoren emazte Perpetua, euskalduna, Etxalarren jaioa zen. Santiagoren ama mezkiriztarra zen, eta aita, Agorretakoa. Amari esker ikasi zuten Santiagok eta haren anai-arrebek euskaraz. Errota izan zuten gose-denboran. Elkarrizketa garaian, behorrak eta behiak zituzten eta semeak gobernatzen zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERB-001 | 2009 | Alex Artzelus Mujika | Alex Artzelus | ||
ERB-005 | 2007 | Gorka Lekarozen fondoa | Gorka Lekaroz |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute