Jose Luis Urrutia Agorreta
Mezkiritz auzoa; Erroibar (Nafarroa) (1945)
Biografia
1945ean Mezkiritzen sortua, Bentarra etxean, herrigunean bertan, eta lau anai-arrebatan bigarrena. Aita herrikoa zuen, etxe horretakoa, eta ama Uretakoa (Mezkirizko leku edo auzo bat). Aitetamak nekazari eta abeltzain familiakoak eta euskaldunak zituen biak. Amaren familia euskaltzaleari esker, Jose Luisen etxean ez zen euskara galdu, baina herri osoan transmititu zuen bakarra izan zen (Uretako ahaideak izan ezik); bi seme-alabei ere euskara transmititu die, gerora. 23 urtetan Amerikara joan zen, artzain, California aldera, eta han bizi da geroztik, baina urtero herrira itzulia egiten du. Ofizio bat baino gehiago izan ditu eta jarduera sozialak antolatzen ibilia da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERB-023 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?